Artikutza: Ibilgailu motordunez sartzeko baimena

Izapide hau bete beharko duzu Artikutza Etxaldera garraiobide motordunez sartzeko baimena lortzeko.

Norentzat

Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.

Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.

Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: Unean bertan

Legezko epea: 3 hilabete

Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa

Prozeduraren urratsak

  1. Eskabidea erregistratzea
  2. Lekurik baden aztertzea
  3. Baimena berrestea eta bidaltzea

Izapideen arduraduna

Departamentua: Osasun eta Ingurumeneko Zuzendaritza

Araudia

Ikusi araudia

Bestelako informazioa

  • Eguneko 25 ibilgailu motordun baimenduko dira, gehienez ere, eta 5 ibilgailu, baimen bakoitzeko.
  • Baimenak, oro har, egun bakar baterako emango dira, eta bisitarako ordutegia hau izango da: 08:00-20:00.

Ikusi informazio gehiago hemen

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Hiritarrek Artikutza finkako aterpean ostatu hartzeko egindako eskaerei dagokien informazio pertsonalaren kudeaketa. Bisita gidatuak egiteko inskripzioei dagokien informazio pertsonalaren kudeaketa. Erregulatu gabeko jarduerei dagokien informazio pertsonalaren kudeaketa, hala nola finkaren erabilpen, sartze eta bestelako jarduerak egiteko erabilpenak, ikerketa zientifikoak, taldeen sartzea, kirol jardueren antolakuntza edo ezkontzak, besteak beste. Artikuntza finkara ibilgailu motordunaren bidez sartzeko baimenari dagokion informazio petsonalaren kudeaketa.

Gordetzeko epeak

5 urte

Legitimazioa

Interes publikoaren egikaritza DBEOren 6.1.e) artikulua.

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan