Breadcrumb

Espezie inbaditzaileak

Espezie inbaditzaileak kontrolatzea

Oro har, nazioarteko merkataritzak, turismoak eta herritarrek animalia eta landare exotikoenganako duten interesak ekarri dituzte espezie inbaditzaileak hona. Horren ondorioz, zenbait espezie lehen halakorik ez zegoen tokietan sartu dira maiz: espezie aloktono edo exotiko deritze halakoei; horietako batzuek, nahiz eta haien jatorriko baldintzarik izan ez, aurrera ateratzea lortzen dute, eta batzuk ugaldu ere egiten dira. Bakar batzuk tokiaren jabe egiten dira, eta guztiz ordezkatzen dituzte landare eta animalia autoktonoak. Halakoek kalte izugarria egiten diote biodibertsitateari: horiek hartzen dira espezie exotiko inbaditzailetzat.

Halako espezieak oso erraz zabaltzen dira, hainbat estrategia erabiliz. Landareen kasuan, zabaltzeko estrategiak honako hauek dira: airetik hazien bidez, digeritu gabe jaten dituzten animalien bidez, zati txiki hauskorrak erreka edo errekastoetara zabalduz, etab.; animalien kasuan, estrategia nagusia da harrapakaririk eta/edo lehiaketaririk ez izatea. Horrela, populazio berriak sortzen dira, eta zaila izaten da horiek guztiz erauztea.

Helburua, beraz, halako espezie inbaditzaileak kontrolatzea da, batez ere, muturreko egoeretara ez iristeko eta tokiko espezieak ez deuseztatzeko; izan ere, hala egin ezean, habitatak pobretu egiten dira eta landare horiek nagusitzen dira paisaiez eta kate trofikoa erabat aldatzen da, beste toki batzuetan gertatzen den bezala.

Espezie inbaditzaileek udalerrian duten presentzia hainbatetan kartografiatu izan da, baina presentzia hori asko aldatu daiteke urte gutxitan, batetik, oso azkar barreiatzen direlako eta, bestetik, 2009. urtez geroztik egiten diren kontrol lanengatik. Animalien kasuan, kartografia zailagoa da duten mugikortasunarengatik.

Atal honetan egin beharreko lanik garrantzitsuna espezie hauek kontrolatzea da, denak ere inbaditzaile larritzat jotzen baitira:

  • FAUNA: liztor beltza (Vespa velutina)
  • FLORA:
    • Cortaderia selloana edo panpa-lezka
    • Baccharis hallimifolia
    • Buddleja davidii
    • Fallopia japonica