Breadcrumb
Kaleko katuak
Kaleko katuak
Donostiako Udalak bide publikoko eta hala eskatzen duten auzo erkidegoetako katuak jasotzen ditu.
Eremu publikoan jasotako katuak Gipuzkoako Animaliak eta Landareak Babesteko Elkartera eramaten dira. Han, modu erdi basatian bizi dira, eta ez dituzte hiltzen.
Nola eskatu katuak harrapatzeko:
Idazki bat aurkeztu behar da Udalaren Erregistro Orokorrean, eta datu hauek eman:
- Izen-deiturak.
- NANa
- Helbidea eta telefonoa.
- Gutxi gorabehera zenbat kasu jaso behar diren eta zer helbidetan dauden.
- Eskatzailearekin telefonoz jarriko gara harremanetan, katuak harrapatzen hasteko.
GOGORATU: Debekatuta dago kaleko animaliei jaten ematea.
- Gure bide publikoetan higiene eta osasungarritasun arazoak sortzen dira.
- Janari hondarrak lurrean geratu eta deskonposatu egiten dira, eta horrek nahi ez diren beste animalia batzuk erakartzen ditu.
- Pertsonekiko mendekotasuna sortzen da, eta beren kabuz elikatzeko gaitasuna galtzen dute.
- Populazioa esponentzialki handitzen da: ondo elikatutako emeek askoz ere ume gehiago izaten dituzte.
- Araldian dauden aleek marraka egiten dute, borrokatu egiten dira eta haien gernuak usain sarkorra izaten du.
- Populazioa oso handia bada, haien arteko lehiak borrokak, estresa eta abar eragiten ditu.
- Kontzentrazio handietan, errazagoa da gaixotasunak zabaltzea.




