Gizarte Zerbitzuen elkarteak eta dirulaguntzak

Intereseko informazioa

Elkarte edo erakundeei zuzendutako dirulaguntzak

Udaletik urtero dirulaguntzen deialdia sustatzen dugu, gizarte arloan jarduerak eta proiektuak garatzen dituzten elkarte edo erakundeak babesteko.

Nork eska ditzake

Dirulaguntza hauek legez eratutako irabazi-asmorik gabeko elkarte eta entitateek jasotzeko aukera dute, betiere egoitza edo ordezkaritza eta jarduketa eremua Donostian izanik.

Zertarako eska daitezke

  • Elkartearen ohiko jarduerarekin zerikusia duten proiektuak sustatzeko
  • Udalaren erantzukizun instituzionalaren eremuko programak eta zerbitzuak osatzen dituzten proiektu komunitarioak bultzatzeko.

Gizarte Ekintzako Kontseilu Sektorialak herritarrek eta gizarte-erakundeek Gizarte Zerbitzuekin lotutako udal-erabakietan parte hartzeko bideak ezartzea eta egituratzea du helburu. Arlo horretan erantzukizunak dituzten hiriko pertsona eta erakunde publikoak biltzen ditu. Kontseiluetan sektore hauetako ordezkariek har dezakete parte:

  • Udalaren Erregistroan inskribatutako herritar-erakundeak.
  • Pertsona fisikoak.
  • Kontseilu bakoitzaren eremuan gizarte-ospe berezia duten pertsonak edo kolektiboak.

Udalak hainbat lokal ditu jabetzan, eta Elkarteen Udal Erregistroan izena emanda dauden irabazi asmorik gabeko elkarteen eskura jartzen ditu, beren jarduerak egin ditzaten.