Berdintasun Programak

Nazioarteko egunak

  • Azaroaren 25a ez da ospakizunerako data, hausnarketarako eguna baizik, indarkeria matxistaren aurka hobeto eta modu eraginkorragoan borrokatzeko esperientziak eta emozioak trukatzeko aukera.
  • Aurten, udal Berdintasun sailak, emakumeen nazioarteko egunaren bueltan, emakumeentzat hain garrantzitsuak diren “jabetze prozesuei” egin nahi die keinua.

    Kanpainak

  • Urtero bezala, jai giroan gertatzen diren eraso sexista eta sexu-erasoen aurkako prebentzio eta arreta kanpaina prestatu du Donostiako Udaleko Berdintasun Sailak. Kanpainak ekainetik abendura arte iraungo du, eta hainbat jardute esparru izango ditu.
  • Programak

  • Genero indarkeria jasan duten emakumeen bizitza-kalitatea hobetzeko, ahalduntzea sendotzeko eta haien autoestimua, segurtasuna eta konfiantza Hegalak bezalako giro inklusiboan ariketa fisikoaren bitartez hobetzeko helburua duen berrikuntza sozialeko proiektua.

    Sartu puntu kritikoen mapara eta ezagutu hiriko segurtasun, irisgarritasun eta ikusgarritasun arazoak dituzten guneak, bereziki emakumeentzat eta kolektibo zaurgarrientzat.

     

    Proiektu honen helburua da gune ez-seguruak ikusaraztea eta hobetzea, pertsona guztientzat hiri berdinzaleago eta seguruago bat sustatuz.