Jaietako eraso sexisten aurkako prebentzio eta arreta kanpaina

Urtero bezala, jai giroan gertatzen diren eraso sexista eta sexu-erasoen aurkako prebentzio eta arreta kanpaina prestatu du Donostiako Udaleko Berdintasun Sailak. Kanpainak ekainetik abendura arte iraungo du, eta hainbat jardute esparru izango ditu.

Alde batetik, informazio baliagarria duten hainbat material prestatu dira lau hizkuntzatan: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez, eta zuzenduta daude:

  • neska-mutil gazteei,
  • hiritarrei oro har,
  • ostalaritzako langileei,
  • eta taxi gidariei.

Material horietan prebentziorako informazioa eta eraso sexista zein sexu-erasoen aurrean jarduteko gomendioak jaso dira. Era berean, udan hirian izaten diren bisitari kopurua dela eta, turistak maiz joaten diren eremuetan ere egingo da kanpaina, hala nola, hondartzetako taberna eta kabina kolektiboetan, eta hotel, ostatu eta bestelako establezimendu turistikoetan ere.

Informazio eta material guztia ezezetzda.eus webgunean dago jasota, baita orrialde honen amaieran ere.

Puntu Morea: eraso sexisten aurkako informazio eta artatze puntua

Hiriko hainbat jaietan Puntu Morea jarriko du udalak:
  • indarkeria eta portaera matxistekiko jendeak duen sentsibilizazioa egingo da,
  • botere eta/edo menderatze harremanak prebenitzeko beharraz ohartaraziko da,
  • errespetuan oinarritutako harreman afektibo-sexualak sustatuko dira,
  • jaietan indarkeria sexistako kasurik gertatuz gero, erasoa jasan duten pertsonei arreta emango zaie bertan.

2026ko Puntu Moreen egunak, ordutegiak eta kokapenak

JAIAK
EGUNAK
ORDUTEGIAK
KOKALEKUA
San Joan (Antigua)
Ekainak 20, larunbata

20:00 – 00:00 

(4 ordu)

Mikel Laboa plaza

San Joan
Ekainak 23, asteartea

20:00 – 00:00 

(4 ordu)

Zurriolako zubiaren ondoan

Intxaur Jaiak
Ekainak 26, ostirala

22:00 – 02:00 

(4 ordu)

Sagastieder plaza

San Martzial (Altza)
Ekainak 27, larunbata

20:00 – 00:00 

(4 ordu)

San Martzial plaza

Karmengo jaiak (Añorga)
Uztailak 11, larunbata

20:00 – 00:00 

(4 ordu)

Harrobi plaza (frontoi ondoan)

Karmengo jaiak
Uztailak 18, larunbata

00:00 – 04:00 

(4 ordu)

Boulevardeko kioskoa

Zipotz jaiak
Uztailak 18, larunbata

20:00 – 00:00 

(4 ordu)

Katalunia plaza

Amara Zaharreko jaiak
Uztailak 30, asteazkena

20:00 – 00:00 

(4 ordu)

Easo plaza

Jazzaldia
Uztailak 22, 23, 24 eta 25a
(asteazkena, osteguna, ostirala eta larunbata)

20:00 – 00:00 

(4 ordu egunean)

Zurriolako zubiaren ondoan

Aste Nagusia
Abuztuaren 8tik 15era

11:00 – 15:00

20:00 – 04:00

(12 ordu egunean)

Boulevardeko kioskoa

Intxaurrondo Zaharreko jaiak
Irailak 12, ostirala

20:00 – 00:00 

(4 ordu)

Letaman gaztetxearen ondoan

Euskal Jaiak
Estropadetako finala
Irailak 13, igandea

11:00 – 15:00

(4 ordu)

Boulevardeko kioskoa

Porrontxoko jaiak
Irailak 18, 19 eta 20
(ostirala, laraunbata eta igandea)

20:00 – 00:00 

(4 ordu egunean)

Plaza Haundi ondoan

Arriaga Serafinak (Altza)
Irailak 26, larunbata

20:00 – 00:00 

(4 ordu)

Harrobieta plaza

Amara Berriko jaiak
Urriak 9, ostirala

20:00 – 00:00 

(4 ordu)

Zehazteke

Martuteneko jaiak
Urriak 10, larunbata

20:00 – 00:00 

(4 ordu)

Zehazteke

San Tomas eguna
Abenduak 21, astelehena

11:00 – 15:00

(4 ordu)

Boulevardeko kioskoa

Kanpaina sortzeko, koordinazio-lan handia egin da, alor askotako arduradunekin: auzoetako jaiak, Jazzaldia, Donostia Festak, Udaltzaingoa, Hondartza eta Aterpetxe Sailak eta gaueko aisialdiko tabernak.

Erlazionatutako dokumentuak