2026ko deialdia: Herritarren parte-hartzea

Irabazi xederik ez duten entitateentzako 2026 urteko dirulaguntzen deialdia.

  • denon intereseko gaietan herritarren parte hartzea sustatzen eta garatzen duten proiektuentzat.
  • auzo elkarteei eta bigarren graduko lurralde entitateentzat, beren ohiko ekintzak kudeatzeko mantentze gastuetarako eta material inbentariagarria erosteko

Prozesua zein puntutan dagoen

Proiektuen balorazio fasean gaude

Eskaerak aurkezteko epea: 2026/03/06 - 2026/04/07 (biak barne)
Akats zuzenketak aurkezteko epea: 2026-04-24 tik 2026-05-11ra (biak barne)

Herri Administrazioetan Administrazio-prozedura Erkideari buruzko  urriaren 1eko 2015/39 legeak 45.1 b) artikuluan xedatzen duenez, Diru laguntza deialdiko oinarrietako 3. atalean aurreikusitako prozedurazko egintzak Udaletxeko Iragarki Taulan argitaratzea nahikoa izango da, eta ez dago eskatzaileei banan-banan jakinarazi beharrik.

Eskaerak edo harekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioak akatsen bat baldin badu, edo osatu gabe baldin badago, interesatuei hamar laneguneko epea emango zaie, egintza goian aipatutako Iragarki Tauletan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, akatsak zuzendu edo falta diren dokumentuak aurkezteko.

Epea amaitu eta akatsak konpondu ez badituzte, eskaera bertan behera utzi dutela joko da, eta prozedura artxibatu egingo da, 2015/39 Legearen 68. artikuluak adierazitakoarekin bat ebazpena egin ondoren.

Prozesua oraindik ez da puntu honetara iritsi
Prozesua oraindik ez da puntu honetara iritsi
Prozesua oraindik ez da puntu honetara iritsi
Prozesua oraindik ez da puntu honetara iritsi

Organo izapidegilearen kontaktua

Kepa Rezabal (Herri Partaidetza)

Ijentea, 1, 20003 Donostia

943 481 669

Kepa_rezabal@donostia.eus

Aldez aurretik hitzordua eskatu emailez edo telefonoz.