Hauteskunde Orokorrak

2026ko azaroaren 29an izango dira Hauteskunde Orokorrak. Ezagutu bozkatzeko eskubideari eta prozesuari buruzko informazio guztia.

Hauteskunde prozesua zein puntutan dagoen

Posta bidezko botoa eskatzeko aukera eskuragarri dago. Epea: 2026/10/06 - 2026/11/19 (barne).

Hauteskunde prozesua

Hautesle erroldari buruzko kontsultak eta erreklamazioak

  • Hautesle-errolda 2026/07/30ean itxi da. 

Kontsultak

Erreklamazioak: 

Epea: 2026/10/19 arte
Prozesua oraindik ez da puntu honetara iritsi.
Eskaera epea: 2026/10/06 - 2026/11/19 (barne)

Eskaerak presentzialki egin daitezke Correoseko edozein bulegotan edo online bere webgunean.

Bozkatzeko moduei buruzko informazio gehiago (gaztelania).

2026ko urriaren 6an, BOEn Gorte Nagusien desegitea eta hauteskundeetarako deialdia argitaratu da.

Intereseko informazioa

Azaroaren 29an egingo diren datozen Hauteskunde Orokorretan, hauteskunde-erroldan inskribatuta dauden 18 urtetik gorako espainiarrek bozkatu ahal izango dute, Espainian zein atzerrian bizi badira.

Hauteslearen dokumentu egiaztatzaileak: 

  • NAN 
  • Pasaportea 
  • Gidabaimena

Argazkia duten dokumentuak iraungita egon arren, bozkatzeko balio dute. 

Epea: 2026/10/19 arte

Hautagai-zerrendetako ordezkariei boto-emaileen erroldaren kopiak ematen zaizkie, hauteskunde propaganda bidalketak postaz egin ditzaten. Hautesle zerrenda horretan dagoen edozein pertsonak kopia horietatik kentzea edo bertan sartzea eska dezake.

Kentzea eskatzen ez badu, automatikoki egongo da propaganda-bidalketetan.

Eskaera Hautesle Erroldaren Bulegoan (Jose Maria Soroa, 23), bere egoitza elektronikoan edota Udalinfo bulegoetan.

Nolanahi ere, baztertzea edozein unetan eska daiteke eta hurrengo hauteskundeetatik aurrera izango du eragina.