Merkataritzan eta ostalaritzan

Sartu doako testu laburren itzulpena eta zuzenketa eskatzeko izapidera
Sartu Donostiako establezimenduak "Euskaraz barra-barra" ekimenari atxikitzeko izapidera 
Kontsultatu euskara sustatzeko laguntzak eta ikastaroak 
Sartu errotuluak euskaraz jartzeko dirulangutzak eskatzeko izapidera

Intereseko informazioa

Doako itzulpen, zuzenketa eta kontsulta zerbitzua

Udalak testuak itzultzeko eta zuzentzeko doako zerbitzua eskaintzen die hirian kokatutako eragile hauei:

  • merkataritzako establezimenduak
  • ostalaritzako establezimenduak
  • zerbitzuak
  • irabazi asmorik gabeko elkarteak
  • kirol elkarteak

Erakunde edo pertsona eskatzaileak Donostian izan beharko du egoitza soziala eta testuari dagokion jarduera udalerrian garatu beharko da.

Gainera, itzuli edo zuzendu beharreko testuak zabalkunde soziala izan beharko du.

Ondoren, merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera sustatzeko ekimen batzuk aurkituko dituzu: