Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza

Nor gara

Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritzak udal-aurrekontua (Udalarena eta haren mendeko erakundeena) prestatu eta horren jarraipena egiten du, eta askotariko azterlan ekonomikoak egiten ditu: zerbitzu berriak bideragarriak diren ikusteko, ordenantzak onesteko... Horrez gain, udal-ondarea kudeatzen du eta obren, horniduren eta zerbitzuen udal-kontratazio publikoa izapidetzen du.

Zer egiten dugu

  • Programazioa, azterlanak eta aurrekontuak egin
    • Kostuei buruzko azterlanak egin, ordenantza fiskalak onesteko.    
    • Udal-zerbitzuak lizitatzeko azterlan ekonomikoak egin.    
    • Behar den beste edozein azterlan ekonomiko egin.
    • Ekonomiaren, finantzen eta aurrekontuen arloko jarduera-ildoen aholkularitzaz, diseinuaz eta aplikazioaz arduratu.
    • Aurrekontua egin eta haren jarraipena eta kontrola egin.    
       
  • Ondarea
    • Udal-ondasunen inbentarioa egin eta eguneratu.
    • Ondare-erantzukizuneko erreklamazioak kudeatu.
    • Ondasunak saldu.
    • Ondasun higiezinen emakidak eman eta lagapenak egin.
    • Beste erakunde batzuei lagapenak eta emakidak eskatu.  
       
  • Kontratazioa
    • Administrazio-kontratazioa, obra, zerbitzu eta horniduren lizitazioak izapidetu: lizitazio berriak eta kontratua amaitu arteko ondorengo izapide guztiak (luzapenak, aldaketak...).

Nola gaude antolatuta

Pertsonak, Ekonomia eta Aurrekontu kudeaketa eta Euskarako Ordezkaritza: Kerman Orbegozo Uribe

Zuzendaritza: Elisabeth Arrillaga Arrizabalaga

Gainera, herritarren eta elkarteen parte-hartzea sustatzen dugu partaidetzazko aurrekontuen bitartez.

Gure planak eta proiektuak

Gure partaidetza beste erakunde batzuetan

Fundazioak, elkarteak eta beste batzuk:

Gure txostenak eta argitalpenak

Erlazionatutako estekak

Kontaktuko datuak

Ijentea, 6,

20003 Donostia

Telefonoak: 010 / 943 481 000