Etxegintza
Nor gara
Donostiako Etxegintza Etxebizitzaren Enpresa Erakunde Publikoa da, Donostiako Udalaren udal-erakundearen barruan, hirian etxebizitza-politika garatzeaz eta kudeatzeaz arduratzen den erakundea.
Herritarrek etxebizitza duin eta egoki bat eskuratzeko aukera bermatzeko lan egiten dugu, Donostiako gizarteak eta hirigintzak dituzten beharrei erantzungo dieten ekimen publikoak bultzatuz, besteak beste, eraikitako etxebizitza multzoa sustatzeko, kudeatzeko eta birgaitzeko jarduerak eginez.
Alokabide programaren bidez, hutsik dauden etxebizitza pribatuen alokairua sustatzen dugu hirian, eta, horretarako, etxebizitzen jabeak eta merkatuko prezioen azpitik alokatu nahi duten herritarrak harremanetan jartzen ditugu. Programak hainbat abantaila eskaintzen ditu, hala nola aholkularitza juridikoa, bitartekaritza, errentak kobratzeko asegurua, etxeko arrisku anitzeko asegurua eta bidelaguntza ematea kontratua indarrean dagoen bitartean.
Zer egiten dugu
- Etxebizitza duina eta egokia izateko eskubidea gauzatzeko jarduerak egiten ditugu.
- Udalak agintzen dizkigun hirigintza-eragiketak, planak, programak eta ekintzak kudeatu eta gauzatzen ditugu.
- Hiriko auzoetan hiria birgaitzeko eta bizitegi-sarea berroneratzeko jarduerak bultzatu eta bideratzen ditugu.
- Udalarekin eta beste erakunde publiko edo pribatu batzuekin lankidetzan aritzen gara hirigintzaren, lurzoruaren eta birgaitzearen arloan.
- Etxebizitzari eta hiri-ingurunearen hobekuntzari lotutako zerbitzu osagarriak ematen ditugu.
Gure jarduerak hiri osoa hartzen du, bertako auzoen behar aldakorretara egokituz eta hiri garapen orekatua, jasangarria eta sozialki kohesionatua lortzen lagunduz.
Nola antolatzen gara
- Zinegotzi ordezkaria: Nekane Arzallus Iturriza
- Kudeatzailea: Rafael Farias Blanc
Gure zerbitzuak
Araudia
Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO)
-
Egoera: Behin betiko onespena: 2010/06/25
-
Egoera: Behin betiko onespena: 1995/11/16
Zerbitzuaren araberako araudia
Udal Etxebizitza Plana
Donostiako Udal Etxebizitza Planak zenbait helburu estrategiko zehazten ditu hiritarrek gaur egun dituzten premiei aurre egiteko, hala nola zaurgarritasun handiko egoeran dauden gizataldeen bizileku premiei erantzutea, prezio irisgarrietan alokatutako etxebizitzen eskaintza handitzea biztanleriaren premia aldakorrei erantzuteko, eta dagoeneko eraikita dagoen hiriaren bizigarritasun, irisgarritasun eta energia efizientzia baldintzak hobetzea.
Horren guztiaren ondorioz, jarduketa ildo batzuk eta ekintza ugari diseinatzen ditu, besteak beste, birgaitzeko eta irisgarritasunerako laguntza publikoak eskaintzea mugikortasunaren arloan bereziki sentikorrak diren gizataldeentzat —hala nola adinekoentzat—, etxebizitzak banatu ahal izateko batez besteko tamaina aldatzea, eta bizitegi-garapenerako eta zuzkidura-bizitokirako proposamen berriak egitea, etxebizitza hutsen parkea mobilizatzeko neurriak proposatzeaz gain.
Gure argitalpenak eta txostenak
Kontaktuko datuak
Arreta-ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera: 9:00-14:00