Berdintasun arloa
Nor gara
Emakumeen eta gizonen berdintasun-printzipioa aplikatzea bermatzeko eta indarkeria matxista desagerrarazteko politikak bultzatzen ditugu toki-eremuan.
Helburu hauek lortzeko ekimenak eta programak egiten jarduten dugu:
- Genero-desberdintasunak murriztea udal-ekintzako eremu guztietan.
- Donostiako emakumeen partaidetza politikoa eta soziala indartzea eta areagotzea.
- Emakumeak ahalduntzeko gune espezifikoak eskaintzea, haien aniztasuna kontuan hartuta.
- Indarkeria matxista prebenitzea eta herritarrak berdintasunaren garrantziaz sentsibilizatzea.
- Indarkeria matxistaren biktima izan diren emakumeentzako arreta eta arreta hori ematen esku hartzen duten eragileen koordinazioa hobetzea, erreparazioaren ikuspegitik.
Zer egiten dugu
- Berdintasunaren arloko udal-ekintza planifikatu eta ebaluatu.
- Parte hartzeko egiturak sustatu eta asoziazionismo feminista eta emakumeena babestu.
- Emakumeen Etxea kogestionatu, mugimendu feministarekin batera.
- Sentsibilizazio-kanpainak bultzatu.
- Beste udal-eragile batzuekin lan egin, indarkeria matxistari aurre egiten dioten emakumeei ematen zaien arreta hobetzeko.
- Berdintasunaren arloko udal-ekintza beste erakunde batzuenarekin koordinatu.
Kudeaketa parte-hartzailea
- Berdintasunerako Kontseilu Sektoriala
- Emakumeak eta Hiria Foroa
- Ekialdeko Barrutiko Berdintasun Taldea
Gure zerbitzuak eta programak
Hauek dira herritarrentzat arlo honetan eskaintzen ditugun zerbitzuak.
Gure helburuak aurrera eramateko hainbat ekimen, programa eta kanpaina antolatzen ditugu.