Haurren Ongizatea Oinarri

0-5 URTE: HAURREN ONGIZATEA OINARRI programak 0 eta 5 urte bitarteko haurrei eta haien familiei zuzenduta dago

Programak bi helburu nagusi ditu:

  • Konfiantzazko eta egokitutako espazioak sortzea, haurrek gurasoekin batera egoteko aukera izan dezaten.
  • Gurasoentzako laguntza eta topaguneak eskaintzea, hazkuntzarekin eta seme-alaben hazierarekin lotutako zalantzak, esperientziak eta beharrak partekatzeko.

Zein motatako ekintzak garatuko dira?

Urria 2026 - Maiatza 2027

1. Haurdunaldi eta haziera taldeak: Helburuak

2026eko urritik 2027ko maiatzera bitartean, haurdunaldi eta hazkuntza taldeak antolatuko dira, honako hauei zuzenduta:

  • Haurdun dauden emakumeak eta haien bikotekideak.
  • 0 eta 12 hilabete bitarteko haurrak dituzten familiak.
  • 1 eta 2 urte bitarteko haurrak dituzten familiak.
  • 3 eta 5 urte bitarteko haurrak dituzten familiak.

Helburua da amatasuna eta aitatasuna modu osasuntsu, atsegin eta positiboan bizitzen laguntzea, familien eta haurren ongizatea sustatuz.

Helburua, haurdunekin eta beren bikotekideekin (baldin badute), eta ume txikien gurasoekin, gurasotasunari buruzko ikuspegia zabaltzeko eta prozesu horri garrantzia emateko espazio zaindu bat sortzea da.

Ume txikien behar emozionalez eta guraso bihurtzeak berekin dakarren lan psikologikoaz hausnartu, eta, bide batez, guraso eta umearen arteko lotura indartu nahi genuke. Hau guztia xede bakar batekin, gurasotasuna bizipen osasungarria izan dadin eurentzat eta euren umearentzat. Bizitzen ari diren garai hau ahalik eta asebetegarriena izatea, ahalik eta betetasun eta ongizaterik handiena senti dezatela.

Taldeak haurdunaldiaren eta hazkuntzaren arloan espezializatutako profesionalek gidatuko dituzte.

  • Julene Armendariz Ezeiza, pedagogoa eta terapeuta perinatala
  • eta Estitxu Fernandez Maritxalar, psikologa perinatala.

Hurrengoa izango da antolaketa:

Taldea
Modalitatea
Saioen maiztasuna
Partaide kopurua
Lekua
Saioen ordutegia
Haurdunak
Elebidun

Astean saio bat, astelehenak
Hasiera data: urriak 5

4-9
Egia
Haurtxokoa
10:00-12:45
0-12 (A)
Gaztelera
Hilean bi saio, astearteak
Hasiera data: urriak 6
4-8+ haurrak
Martuteneko
Etxarriene Auzo
Etxea
15:00-16:45
0-12 (B)
Euskara
Hilean bi saio, astearteak
Hasiera data: urriak 6
4-8+ haurrak
Martuteneko
Etxarriene Auzo
Etxea
17:00-18:45
0-12 (C)
Euskara
Hilean bi saio, asteazkenak
Hasiera data: urriak 7
4-8+ haurrak
Martuteneko
Etxarriene Auzo
Etxea
10:00-11:45
1-2 (A)
Euskara
Hilean bi saio, astearteak
Hasiera data: urriak 13
4-8+ haurrak
Martuteneko
Etxarriene Auzo
Etxea
16:00-17:45
1-2 (B)
Gaztelera
Hilean bi saio, astearteak
Hasiera data: urriak 13
4-8+ haurrak
Martuteneko
Etxarriene Auzo
Etxea
18:00-19:45
1-2 (C)
Euskara
Hilean bi saio, asteazkenak
Hasiera data: urriak 14
4-8+ haurrak
Martuteneko
Etxarriene Auzo
Etxea
16:00-17:45
3-5 (A)
Gaztelera

Hilean bi saio, astelehenak
Hasiera data: urriak 5

4-10
Egia
Haurtxokoa
16:00-17:45
3-5 (B)
Euskara
Hilean bi saio, astelehenak
Hasiera data: urriak 5
4-10
Egia
Haurtxokoa
18:00-19:45
3-5 (C)
Euskara
Hilean bi saio, astelehenak
Hasiera data: urriak 19
4-10
Egia
Haurtxokoa
17:00-18:45

Izen ematea:

Izen emate epea:

  • Irailaren 14an irekiko da, plazak bete arte.
  • Ez dira onartuko irailaren 14a baino lehen jasotako izen emateak.
  • Lehentasuna izango dute Donostian erroldatuak direnak.
  • Izena emateko izapidea

Info+: hazierataldeak@gmail.com

Erlazionatutako zerbitzua


Interesatuko zaizu agian


Gazteria

Urdaneta Kalea, 13, 20006 Donostia

943 481 909

gazteria@donostia.eus