MartxUp!

18 eta 30 urte bitartean badituzu, donostiarra bazara eta ideia edo proiektu bat martxan jarri nahi baduzu, MatxUP! programa zuretzat da!
​​​​​​​

Ideiak, proiektuak eta ekimenak martxan jartzen lagunduko dizuegu. Horretarako, prestakuntza eta laguntza eskainiko dira proiektuak garatzeko.

MIK Mondragon Ikerketa Kudeaketako taldeak prozesuan zehar aholkularitza eta babesa emango ditu.

Zure ideiak martxan jarriko ditugu!

Faseak

  1. Aurkeztu proiektua: edozein proiektu aurkeztu daiteke, oso ideia orokorretatik hasita, proiektu defintiuetaraino.
  2. Proiektuak aukeratzea: 2026ko irailean jakinaraziko dizuegu zein diren MartxUP!-eko edizio berri honetarako aukeratuak izan diren proiektuak.
  3. Formakuntza eta garapena: lau hilabete iraungo duen prozesu honetan, zure proiektua ekintzara eramaten lagunduko dizuten lau formakuntza saiotan parte hartuko duzu.
  4. Jarraipen tutoretzak: formakuntzetan ikasitako praktikan jartzen laguntzeko eta zure proiektuaren gertuko jarraipena izateko, hilean behin tutorizazio saio bat izango duzu, aurrera egiten laguntzeko.
  5. Proiektuen garapen fasea: hautatutako proiektuak 2027. urtean zehar gauzatu beharko dira, erakundeak onartu ondoren.

Parte hartzeko oinarriak

  • 18 eta 30 urte bitarteko donostiarrak: 18 urtetik 30 urtera (biak barne) bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute, eta norbanako zein taldean aurkeztu ahal izango da. Behin ideia onartuta eta 2-4 pertsona arteko taldea osatuta, proiektuaren garapen prozesu eta prestakuntzarako fasean sartuko dira. Jatorriari dagokionez, taldekideetako bat gutxienez, donostiarra izan behar da. Parte-hartzaileen rolari dagokionez, jarrera aktibo, parte-hartzailea, eraikitzailea, parekidea eta euskaldunak izatea ezaugarri garrantzitsuak izango dira.
     
  • Proiektu motak: jarduera eremua askea eta anitza izango da, proiektu orok izango dute sarbidea, beti ere genero, arraza eta bestelakoekiko baztertzailea ez bada, eta proiektuek ez badute indarkeria, bazterketa eta antzeko jarrerak bultzatzen. Proiektuek bi ezaugarri bete beharko dituzte: proiektuek hein handienean Donostian izango dute garapen-eremua eta Donostia edo hiritarren onurarako zuzenduak izango dira.
     
  • Nola aurkeztu proiektua:
    • Deskargatu hemen azpian duzun eranskina.
    • Formularioa bete eta eranskina gehitu.
    • Konfirmazio email bat iritsiko zaizu proiektua jaso dugula komunikatuz. Proiektuen hautaketa Donostiako Gazteria Saileko teknikariek eta MIK-eko kideek egingo dute. Proiektuak aukeratzeko honako irizpideak hartuko dira kontuan: Proiektuaren bideragarritasuna, originaltasuna eta berrikuntza, proiektuaren zehaztapen maila.
       
  • Aurkezteko baldintzak:
    • Gutxienez bi eta gehienez lau pertsonez osatutako taldeak.
    • Gutxienez taldekide batek izan beharko du donostiarra (udalak bere kabuz egiaztatuko du).
    • Norbanako/talde bakoitzak, gehienez, bi proiektu aurkeztu ahal izango ditu, euren artean desberdinak izanez gero.
    • Prozesuan parte hartuko duen gazte orok konpromisoa adierazi beharko die gauzatuko diren dinamika, saio eta formakuntzei.
    • Ideia baldin baduzu baina talderik osatu ez baduzu, eman izena eta denon artean osatuko dugu taldea.

Aurreko edizioak

8. edizioa

2024-2025an egindako MartxUP!-en zortzigarren edizioan, proiektu hauek hartu dute parte.
2023-2024an egindako MartxUP!-en zazpigarren edizioan, lau proiektu hauek hartu dute parte.
2022-2023an egindako MartxUP!-en seigarren edizioan, hiru proiektu hauek hartu dute parte.
2021-2022an egindako MartxUP!-en bostgarren edizioan, hiru proiektu hauek hartu dute parte.
2020-2021ean egindako MartxUP!-en laugarren edizioan, lau proiektu hauek hartu dute parte.
2019-2020an egindako MartxUP!-en hirugarren edizioan, lau proiektu hauek hartu dute parte.
2018-2019an egindako MartxUP!-en bigarren edizioan bi proiektu hauek hartu dute parte.
2017-2018an egindako MartxUP!-en lehen edizioan hiru proiektu hauek hartu dute parte.

Erlazionatutako zerbitzua


Interesatuko zaizu agian


Kontaktuko datuak

Gazteria

Urdaneta 13, 20006 Donostia

943 481 909

gazteria@donostia.eus