Hiri Mantentze eta Zerbitzuen Zuzendaritza
Nor gara
Donostiako Udaleko Hiri Mantentze eta Zerbitzuen Zuzendaritza udal-azpiegiturak kontserbatzeaz eta kudeatzeaz arduratzen da eta bere egitekoen artean ditu bideak garbitzea, hondakinak kudeatzea, bide publikoak, parkeak, lorategiak, ur- eta saneamendu-sareak mantentzea, eta eraikinak eta ibilgailuak mantentzea.
Zer egiten dugu
-
Ikastetxeak mantendu:
-
Hezkuntza-administrazioen mende dauden bigarren zikloko haur-hezkuntzako, lehen hezkuntzako edo hezkuntza bereziko ikastetxeak kontserbatu, mantendu eta zaindu
-
- Zerbitzuak eman (ura, saneamendua, bide-garbiketa, zabor-bilketa, argiteria)
- Merkatuen eta komunen zerbitzuak eman eta hondartzetan eta uhartean zerbitzuak eman
- Udal-ibilgailuak kontrolatu eta mantendu
- Baimena eman espazio publikoa okupatzeko edo/eta aldi baterako jarduera bat egiteko edo lokal batean aldi baterako jarduera bat egiteko
-
Bide publikoa:
-
Bide publikoak eta hiri-altzariak mantendu eta kontserbatu
- Argiteria publikoa: funtzionamenduaz, kontserbazioaz, mantentze-lanez eta instalazio berriez arduratu
- Berdeguneak, parkeak eta lorategiak sortu eta mantendu
-
-
Garbiketa:
-
Bide publikoa, hiri-altzariak eta fatxadak garbitu
- Hiri-hondakin solidoak bildu, dagokion tokira eraman eta tratatu
-
-
Ura eta saneamendua:
-
Edateko uraren hornidura kudeatu
- Hondakin-urak saneatu eta araztu
- Uren banaketa-sarea eta estolderia-sarea edo ponpaketa-estazioak mantendu
- Ibaietara edo itsasora egiten diren isurketak deuseztatzeko edo murrizteko jarduketak egin
-
Nola gaude antolatuta
Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako Ordezkaritza: Carlos García Hernandez
Honako hauek izan ezik:
-
Gune Publikoaren Erabilera unitatea:
-
Hiri Proiektuetako eta Gune Publikoko Ordezkaritza: Juan Marrero Vizcaino
-
Zuzendaritza: José Ramón Renilla Gonzalez
Atxikitako erakundeak