Hori dela eta, gaur egun martxan dauden eta legegintzaldi honetan amaituko diren proiektu erabakigarriekin batera, hirirako ekimen estrategiko berriak identifikatu ditu Udalak, honako hauek ahalbidetzeko:
- Tokikotik abiatuta, donostiar guztientzako biziproiektu osoak bermatuko dituzten erronka globalei aurre egitea.
- Hainbat eremutan hiri erreferente bat eraikitzen jarraitzea, duen identitateagatik, berezitasunagatik eta bizi-kalitateagatik erakargarria izango dena.
- Hiriaren aurrerabidetik eta aurrerapenetik ez kentzea begirada aurrera ere; etorkizuneko belaunaldiei utziko diegun ondarea kontuan izanda beti.
Proiektu estrategiko horiei esker, aurrera egin ahal izango du Donostiak, eta bere etorkizuna urrats sendoz eraiki, hiri indartsua eta duen bizimodu, bizikidetza eta ongizate-ereduagatik erreferente izango dena.