Kontseilu sektorialak

Sartu elkarteak eta ospe bereziko kolektiboak Kontseilu Sektorialetan parte hartzeko izapidera
Sartu pertsona fisikoak eta gizarte-ospe berezikoak Kontseilu Sektorialetan parte hartzeko izapidera

Intereseko informazioa

Zer dira Kontseilu Sektorialak

Kontseilu Sektorialak herritarren partaidetzarako guneak dira, eta hiriko gai zehatzei buruzko ideiak eta kezkak biltzen dituzte.

Udalak gobernu-arlo nagusietan sortzen ditu kontseilu horiek. Kontseilu bat eratu ahal izateko, herritar erakundeen % 10ek, behintzat, proposamena egin behar du.

Gaiarekin zerikusia duten erakundeen ordezkariak, zozketa bidez hautatutako pertsonak eta Udaleko kideak izaten dira kontseiluetan.
​​​​​​​
Urtean 3 aldiz, behintzat, biltzen dira, gehiengoz hartzen dituzte erabakiak eta Alkateak edo haren eskuordekoak zuzentzen dituzte. Lehendakariordea erakundeen artean aukeratutakoa izaten da.