Aiete
Azken urteotan, bide berriek eta eraikitako etxebizitzek auzoaren itxura asko aldatu dute.
Hernanirantz zihoan errepide zaharraren inguruan kokatzen da auzoa, eta mugakide ditu Mirakontxa iparraldean, Amaraberri ekialdean eta Antigua, Ibaeta eta Añorga mendebaldean.
Elkarren artean lotura handirik ez duten hainbat zonalde bereiz daitezke: erdigunea, eliza aldea, Etxadi, Berabera, Oriamendi, Miramon, Puiu, Melodi, Errondo eta abar.
Lurralde honi buruzko informazio demografikoa DonostiaDatan aurkitu daiteke.