Ibaeta
Donostiako auzorik zaharrenetarikoa dugu. Azken urteotan, aldaketa handiak izan ditu: Errotaburu eta Berioko urbanizazioak, Kanpusa eta unibertsitateko fakultateen garapena, Zuatzu enpresa-parkea, Tolosa hiribideko aldaketak eta abar. Hainbat zonalde bereizten dira: Berio, Illarraberri, Errotaburu, Infernua, Zapatari, Lorea, Unibertsitatea, Igara.
Lurralde honi buruzko informazio demografikoa DonostiaDatan aurkitu daiteke.