Igeldo
XX. mendean, hamarkadaz hamarkada, txalet moduko etxebizitza ugari, jatetxeak eta kanpin bat eraiki ziren. 80ko hamarkadan Babes Ofizialeko lehen etxebizitzak eraiki ziren.
2025eko martxoaren 6ean 2027ko maiatza arte Igeldoko Toki Erakunde Txikia zuzenduko duen batzorde kudeatzailea eratu zen. Behin-behineko batzorde kudeatzailearen ordezkariak Gipuzkoako Foru Aldundiak izendatu ditu, aplikatu beharreko hauteskunde-araudian xedatutakoaren arabera eta Hauteskunde Batzorde Zentralaren adostasunarekin. Horretarako, erakundea eratzeko sekzioan edo ataletan azken udal-hauteskundeetan izandako emaitzak hartu dira kontuan.
Toki Erakunde Txikiko Bulegoa:
Itsas Aurre eraikina
- Ordutegia:
- Astelehenetik ostegunera: 9:00-14:00 eta 15:00-19:00
- Ostiraletan: 9:00-14:00
- Telefonoa: 943 481 819
- Helbide elektronikoa: idazkaritza@igeldo.eus
Lurralde honi buruzko informazio demografikoa DonostiaDatan aurkitu daiteke.