Udako mugikortasun-neurriak
Garraio publikoaren funtzionamendu egokia bermatzea eta disuasio-aparkalekuen erabilera sustatzea dute helburu Udalaren neurri hauek
Publicado el 06/12/2027
Aurten ere zenbait neurri jarriko ditu abian Donostiako Udalak udako hilabeteetan trafikoa arautzeko, noizean behin, bisitari gehien izaten diren uneetan sortzen diren eragozpenak arintzeko, eta garrantzia berezia emango die garraio publikoari eta hiriko aparkaleku periferikoen sareari.
Disuasio-aparkalekuak
Hirira beren ibilgailu pribatuan etortzea erabakitzen dutenentzat, Donostiak doako hainbat aparkaleku ditu hiriko sarbide nagusietatik hurbil, eta Erdialdearekiko loturak garraio publikoaren bidez egiten dira, era horretan, Park and Ride edo disuasio-aparkamenduen sare garrantzitsu bat sortzen da.
- Illunbeko aparkalekua:
- 494 plaza ditu
- Mendeurreneko plazara konektatuta dago autobus-anezka baten bidez (uztailaren 11tik abuztuaren 31ra - 20 minutuero, 11:00etatik 22:30era)
- Igarako aparkalekua:
- 180 plaza
- Garraio publikorako zuzeneko konexioak ditu
- Ez dago 24 ordu baino gehiago aparkatuta uzterik ibilgailua
- Unibertsitateetako aparkalekua:
- Uztailaren 11tik abuztuaren 28ra izango da irekita
- 200 plaza
- Garraio publiko erregularraren bidez konektatzen da Erdigunearekin
- Ez dago 24 ordu baino gehiago aparkatuta uzterik ibilgailua
Donostiak beste aparkaleku periferiko eta doako batzuk ere baditu, adibidez:
- Miramongo Parke Teknologikoan:
- 1.700 plaza
- Maiztasun handieneko autobus-linea batzuk hartzeko geltokiak
- Zuatzu enpresa-parkean:
- 650 plaza
- Linea erregularren bidez konektatuta hura ere erdialdearekin
Eta Iparraldetik etortzen direnentzat, beste alternatiba bat ere bai:
- Ficobako aparkalekua (Irun):
- 900 plaza
- Doakoa da
- 7:00etatik 22:00etara irekita izaten da
- 30 minutuz behin Euskotrenen zerbitzua izaten da Donostiara etortzeko
Denbora errealeko informazioa
Aurtengo udan ere, ahalegin handia egingo du Udalak trafikoaren egoerari eta ibilgailu pribatuak Erdialdera sartzeko alternatibei buruzko informazio-sisteman:
- Komunikazio-kanpainak jatorrian
- Google Maps, Waze eta Donostia Transport aplikazioa: hiriko trafikoaren egoeraren berri denbora errealean emango dute (trafiko arina, trinkoa edo handia)
- Termometro digitalen pantailak
- Panel argidunak hirira sartzeko errepideetan:
Trafikoa arautzeko protokoloa
Informazio-neurri horiez gain, aurten ere aplikatuko du Mugikortasuneko Departamentuak Erdialdera ibilgailu gehien iristen ari den uneetan trafikoa kudeatzeko erabilitako protokoloa.
- Errepideetan karga gehiegi dagoela eta inguruko lurpeko aparkalekuen okupazio-maila altua dela ikusitakoan aktibatuko da.
- Protokoloa aktibatu ondoren, hainbat erregulazio-puntu ezarriko dira ibilgailuak beste bide batzuetara edo hiriko aparkaleku periferikoetara bideratzeko, Erdialdera modu justifikatuan sartu behar duten ibilgailuak izan ezik.
- Udalak plantilla indartuko du, Mugikortasuneko agente gehiago izango baititu udako kanpainan.
Isuri Gutxiko Eremua
Donostiak Isuri Gutxiko Eremu bat du, ingurumen-etiketarik ez duten ibilgailuei hirigunera sartzea mugatzen diena:
- Donostiara bisitan etorri nahi dutenek, begiratu behar dituzte eremu horretara sartzeko bete behar diren baldintzak.
- Atzerriko matrikula duten ibilgailuek inskribatu egin behar dute, nahitaez, eta ezarrita diren baldintzak betetzen dituztenek bakarrik izango dute sartzeko baimena.
Garraio publiko eta jasangarria
DBUS
- Handitu egin du Dbusek zerbitzua, ekainaren 23tik abuztuaren 31ra
- Mugi, BAT edo BARIK txartelik ez dutenentzat, beste txartel bat ateratzeko modua ere badago. Momentuan eskuratu daiteke, Dbusen app ofizialaren bidez, eta QR kode bat da, bidaia-kopuru mugagabea egiteko modua ematen duena Udalaren autobus publiko guztietan, atera eta hurrengo 30 minutuetan, 24 orduetan edo 48 orduetan.
DBIZI
- Bizikleta-zerbitzu publikoahiriko ia leku guztietara iristen dena.
- Tarifa arruntez gain, aldi baterako abonua ere eskaintzen du Dbizik; 6 € balio duen abonua da, 30 egunean erabil daiteke eta 30 minutu baino gutxiagoko bidaiako prezioa 0,45 - 0,95 € bitartekoa da.
BIZIKLETA
- Bizikleta duten pertsonentzat, bizikletak aparkatzeko beste 200 plaza gehiago jarri ditu Udalak udako hilabeteetarako, urte osoan diren 8.400 plaza inguru horiez gainera.
Donostia, oinezkoen hiria
Donostiak mugikortasun aldetik dituen alternatiba horien denen artean, hor du Metrominuto mapa ere. Hiriko zenbait lekutara joateko bidearen distantzia eta oinez egiteko behar den denbora erakusten ditu mapa horrek, eta ibilbide osasungarri batzuk ere proposatzen ditu.
Autokarabanak
Donostiak autokarabanak aparkatzeko hainbat gune ditu:
- Doako aparkalekua Illunben:
- 45 plaza
- Ibilgailu horiek behar dituzten zerbitzuak
- 72 orduko muga du egonaldietarako
- Erdialdearekin konektatuta dago 20 minutuz behin, Dbusek eskaintzen duen zuzeneko autobus-zerbitzu bereziaren bidez
- Berioko aparkalekua:
- 7,60 euroko tarifa du goi-denboraldian
- 72 orduko egonaldia gehienez
- Igeldoko eta Igarako kanpinak
Gomendioak
- Garraio publikoari edo mugikortasun aktiboari eman lehentasuna.
- Planifikatu ibilbideak Donostiara etorri aurretik.
- Kontsultatu trafikoaren egoera bidaian atera baino lehen.
- Begiratu Isuri Gutxiko Eremura (IGE) sartzeko dauden baldintzak.
- Disuasio-aparkalekuak erabili.