Euskal dantzak
Euskal dantza ikasgaia gure herrialdeko dantza tradizionala lantzeko ikasgai bat dugu, kontuan izanik tradizionala eta egungoa ez daudela kontraesanean, Euskal dantza tradizionala gaur egungoa ere badelako, egunero jorratzen baitugu.
EUSKAL DANTZAren barruan sartzen dira zazpi lurraldeetako dantza tradizionalak (Gipuzkoa, Araba, Bizkaia, Nafarroa eta iparraldeko dantza tradizionalak) eta sorkuntza berriak.

Norentzat:
Janzkera:
- Arropa erosoa, legginak edo txandal-praka eta kamiseta, libreki mugitzeko aukera ematen duena.
- Dantzarako zapatila egokiak edo, bestela, galtzerdiak.
- Ile luzea dutenek ilea jasota eraman behar dute, dantzatzean ez molestatzeko eta ez desorientatzeko.
Helburuak:
- Musika eta dantza eskolen helburuetako bat da haur eta gazteek dantza adierazpen artistiko eta komunikazio pertsonaleko bitarteko gisa ulertzeko behar dituzten mugimendu gaitasunak, gaitasun afektiboak eta kognitiboak garatzeko hezkuntza-prozesuak landu behar dituzte, dantzaren adierazpen ezberdinak ezagutu eta gozatu ahal izateko.
Gure helburuak hauek dira:
- Dantzarekiko zaletasuna piztea.
- Dantza eginez gozatzea eta ongi pasatzea.
- Euskal Dantza tradizionalaren pausuak ikastea eta egitea, errazenetatik konplexuenetara.
- Dantzatzen denean erabili beharreko espazio eta anguluak menderatzea.
- Ikasleen mugimenduen koordinazioa lantzea, exekuzioan taldearekiko eta musikarekiko kooordinazioa lortu dezaten.
- Euskal Dantzaren bidez ikasleengan euskal kulturarenganako interesa sortzea.
- Euskal Herri osoko euskal dantzen errepertorioa ezagutzea eta interpretatzea: Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Nafarroa, Lapurdi, Zuberoa, Nafarroa Beherea…
- Gure ikasleak Euskal Herriko edozein plazatan dantza egiteko gai izatea.