Tronpeta

Tronpeta metalezko haize instrumentuen familiako tresna da. Haizea emanda jotzen da eta metalez egina dago. Familia honetako instrumenturik txikiena da.

2 zati ditu: ahokoa eta instrumentua bera.

Soinua ezpainek ahokoan egiten duten bibrazioari esker sortzen da. Nota ezberdinak jotzeko, hatzez hiru pistoiak sakatu behar dira eta airearen presioa aldatu, azkarrago eta indar handiagoz putz eginez nota altuagoak sortzeko.

Soinua kanpaitik ateratzen da.

 

Tronpeta plus

8 eta 10 urte bitarteko ikasle hasi berriek eskolan instrumentuarekin denbora gehiago eman dezaten, Atotxako egoitzan tronpeta plus eskaintzen da.

Tronpeta plusean, ikasleek astean ordubeteko 2 talde-saio jasotzen dituzte. Ordutegia finkoa da eta lehen 4 ikasturteetan mantentzen da.

Ordutegi honetan instrumentuko, taldeko eta musika hizkuntzako edukiak lantzen dira, eta banakako klaseak ere egiten dira tutorearekin.

Tronpeta plusean matrikulatutako ikasleek ez dute musika hizkuntza egin beharrik.

Taldeak

Bideoak