Alkain Plaza Urbanizatzea
Parte hartzea Loiolako Erriberan : Alkain plaza urbanizatzea eta bi eremu estaltzea. Irailaren 11n Ikasbiden egingo da bilkura.
Irailaren 11n, 18:30ean, Ikasbide Ikastolan, Loiolako Erriberan martxan dauden parte-hartze prozesuei buruzko bigarren bilkura egingo da.

Santiago Plaza eta Memoriaren Lorategiko etorkizuneko estalkiak
Bestetik Santiago Plazako eta Memoriaren Lorategiko etorkizuneko estalkien gaia ere jorratuko da: gune hauen estaltzea bozketa bidez erabaki zen 2021 eta 2023 urteetan garatu ziren Aurrekontu Parte-hartzaileetan; irailaren 11ko bilera honetan Udalak estalkietarako hasierako proposamenak aurkeztuko ditu.
Alkain Plaza
Alkain Plazaren kasuan, Udaleko teknikariek aztertu dituzte martxoaren 6ean egin zen parte-hartze prozesu honen lehenengo bileran jasotako ekarpenak: herritarrek proposamenak egin zituzten oinezkoentzat igarobideak ziurtatzeko eta, aldi berean, plaza honetan antolatu ohi diren diren jarduera komunitario batzuk egiten jarraitu ahal izatea bermatzeko; besteak beste, aurretiazko diseinuan agertzen ziren bi berdeguneetako bat kentzea ere proposatu zen.
2024/09/11-an argitaratua