Urrezko danborra: hautatze prozedura
Urtero-urtero, Urrezko Danborra ematen du gure Udalak. Sari honek saritzen ditu, egin duten ibilbidearen edo jardueraren bidez, Donostiaren irudi ona, turismo-erakargarritasuna eta beste leku eta pertsona batzuekiko lotura kanpora proiektatzen nabarmen lagundu duten pertsonak edo erakundeak.
Horretarako, prozesu bat egiten da, herritarrek eta Donostiako erakundeek hautagaitzak proposatzeko.
Prozesua
1. Proposamenak aurkeztea
Zein da Urrezko Danborra ematearen xedea?
Pertsona fisikoei edo juridikoei ematen zaie, haien eguneroko lana, ibilbide eta ospe profesionala, edo beste alderdiren bat saritzeko, aktiboki eta nabarmen lagundu dutelako hiriaren kanpo-irudi positibo eta erakargarri bat finkatzen, eta, horri esker, hiriaren ahalmen turistikoa handitu delako, hiria ezagutzea ahalbidetu delako, haren kanpo-proiekzioa indartu delako, eta beste herrialde, hiri, erakunde eta pertsona batzuekiko ezagutza- eta laguntasun-loturak bultzatu direlako. Egoerak hala eskatuz gero, hilondoan ere eman ahal izango da saria
Zer baldintza bete behar ditu hautagaitzak?
- Pertsona fisikoa izatea
- Edo pertsona juridikoa izatea
Nork egin ditzake proposamenak?
- Donostian erroldatuta dauden pertsona fisikoek.
- Donostiako Udalaren Herri Entitateen Erregistroan jasota dauden elkarteek.
- Udalbatzako alderdi politikoek eta egoitza Donostian duten enpresek.
* Proposatzaile bakoitzak inprimaki bakarra bete ahal izango du, eta bertan hautagai bakar baten izena idatzi.
2. Proposamenak aztertzea
Idazkaritza Orokorrak hautagaiak aztertuko ditu. Txostenak Udaleko Bozeramaileen Batzordera bidaliko dira.
Hautagaitza bakoitzak berdintasuna eta giza eskubideak errespetatzen dituela kontuan hartuko da, eta dagokion arloari begira dituen merezimenduak aztertuko dira.
3. Bozeramaileen Batzarrak hautagaia aukeratzea
Donostiako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak gehiengo kualifikatuz, 2026ko Urrezko Danborra Xabier Anduaga tenore donostiarrari ematea erabaki du.

2025eko Urrezko Danborrerako hautagaien zerrenda
Guztira 380 pertsonek hartu dute parte.
Jaso diren hautagaitzetatik 240 taldekatuak izan dira eta 42 baztertuak. Hala, 98 hautagai gelditu dira 2025eko Urrezko Danborraren aukeraketa prozesuan.
|
Proposatutako izena |
Eremua |
|
Agustín Rodríguez Burgete |
Bolondresa (kaleko Afari Solidarioak) |
|
Aimar Bretos Loidi |
Kazetaria |
|
Ainara López Torremocha (Ainaralo) |
Komunikazioa Sare Sozialak |
|
Ainhoa Tolosa Inda |
Kirolaria (Kayak Surf) |
|
Aitor Gabilondo López |
Gidoigilea |
|
Aitor Santamaria |
Sukaldaria |
|
Amaia Montero Saldías |
Abeslaria |
|
Amancio Ortega Gaona |
Enpresaria |
|
Ana Terradillos Azpiroz |
Kazetaria |
|
Ander González Gómez |
Sukaldaria |
|
Andoni Luis Aduriz |
Sukaldaria |
|
Angel Borja Yerro |
Ikerlaria |
|
Arantxa López Ocaña |
Medikua |
|
Aratz Lakuntza Montero |
Kirolaria (OCR: Obstacle Course Racing) |
|
Arkaitz Urdapilleta Irazu |
Ekonomilaria |
|
Asociación para la Promoción del Comercio y demás Actividades Económicas del Barrio San Martín |
Elkartea |
|
Aunitz Alberdi Ortiz |
Kazetaria |
|
Basque Luxury S.L |
Enpresa (Turismoa) |
|
Begoña Del Teso Feijoo |
Kazetaria |
|
Beñat Gaztelumendi Arandia |
Bertsolaria |
|
Borja Cobeaga Eguillor |
Zinegilea |
|
Bruce Springsteen |
Abeslari internazionala |
|
Club Deportivo Bera Bera Balonmano Femenino |
Kirol kluba (Eskubaloia) |
|
Club Deportivo de Remo Kaiarriba de Donostia |
Kirol kluba (Arrauna) |
|
Club Deportivo Kemen de personas con discapacidad |
Kirol egokitua elkartea |
|
Colegio Aldapeta Maria Ikastetxea (Marianistas) Fundación Marianista Domingo Lázaro |
Ikastetxea |
|
Contxu Uzcudun Aramburu |
Enpresaria |
|
David Bisbal Ferre |
Abeslaria |
|
David Josué Jimenez Silva (David Silva) |
Futbolari ohia |
|
Diego Moro Rendo |
Dendaria eta promotorea (Surf) |
|
Dolores Redondo Meira |
Kazetaria |
|
Donostia Arraun Lagunak Kluba |
Kirol kluba (Arrauna) |
|
Donostiako Kaleren Lagunak Hockey Elkartea |
Kirol kluba (Hockey) |
|
Elena Arzak Espina |
Sukaldaria |
|
Eneko Agirre Bengoa |
EHUko Informatika fakultatean irakaslea |
|
Eskarne Falcón Aranceta |
Enpresaria (Turismoa) |
|
Fermín Muguruza Ugarte |
Abeslaria |
|
Giovanna Santamaria Martín |
Ingeneria |
|
Gorka Guruzeta Rodríguez |
Kirolaria (futbola) |
|
Grupo Sade (S.A. Deportes Y Espectáculos) |
Enpresa (zinea) |
|
Gustavo Adolfo Cano Aristoy |
Enpresaria (Hostalaritza) |
|
Hagoos Family Friendly, S.L |
Enpresa (Turismoa) |
|
Imanol Alguacil Barrenetxea |
Realeko entrenatzailea |
|
Imanol González Balda |
Dibulgatzailea |
|
Iñigo Elorza Garayalde |
Kirolaria (Judoka) |
|
Iñigo Llopis Sanz |
Kirolaria (Igeriketa) |
|
Ion Aramendi Urrestarazu |
Kazetaria |
|
Iván Ferrero Gandia - Iván Lane |
Musikaria |
|
Iván Martén Uliarte |
Energia, ingurumen eta geopolitika gaietan aditua |
|
Izaro Andrés Zelaieta |
Abeslaria |
|
Jaione Camborda Coll |
Zine zuzendaria |
|
Javier Gurrutxaga Iriarte |
Abeslaria |
|
Javier M. Sada Anguera |
Dazlea-historiagilea |
|
Javier Sun |
Kantautorea |
|
Jesús Eguimendia Churruca |
Kirolaria (Runner) |
|
Johnny Depp |
Aktorea |
|
Jon Daguerressar Zuloaga |
DJ-Harreman Publikoak |
|
Jorge Arevalo Turrillas |
Hezkuntza- Lanbide Heziketa |
|
José Antonio Larrañaga Etxabe (Urko) |
Kantautorea |
|
José Luis Rebordinos Miramón |
Zinemaldiaren zuzendaria |
|
José María Leclerc |
Idazlea-historiagilea |
|
Juan José Ocón Arza |
Orkesta zuzendaria |
|
Juan Luis Arsuaga Ferreras |
Paleontropologoa -Idazlea |
|
Juan Mari Arzak Arratibel |
Sukaldaria |
|
Karlos Arguiñano Urkiola |
Sukaldaria |
|
Karmelo C. Iribarren |
Poeta |
|
Koji Fukaya |
Sukaldaria |
|
Koldo Casla Salazar |
Nazioarteko zuzenbide irakaslea Essex Univertsitatean (Londres) |
|
Leire Martínez Ochoa |
Abeslaria |
|
Lola Boluda Guigó |
“Ongi etorri eskolara” sustatzailea |
|
Lucas Eguibar Bretón |
Kirolaria (Snowboard) |
|
Luis Mokoroa Segues |
Sukaldariaintorea eta zinema-zuzendaria |
|
Lurdes Herrasti Erlogorri |
Historiagilea-antropologoa |
|
Maialen Chourraut Yurramendi |
Kirolaria (Kayak) |
|
Martín Zubimendi Ibáñez |
Kirolaria (Futbola) |
|
Martín Llade |
Kazetaria |
|
Mikel Arteta Amatriain |
Futbol Entrenatzailea |
|
Mikel Oyarzabal Ugarte |
Kirolaria (Futbola) |
|
Miren Ibarguren Agudo |
Aktorea |
|
Míriam Arrillaga Beloki |
Kirolaria (Esku pelota) |
|
Moriarti Produkzioak, S.L. |
Zine ekoizleak |
|
Naroa Maldonado Martín |
Kirolaria (Futbol sala) |
|
Orfeón Donostiarra |
Orfeoia |
|
Paco León Barrios |
Aktorea |
|
Patrick Alfaya |
Musika Hamabostaldiko zuzendari artistiko-gerentea |
|
Sociedad Española de Radiodifusión, S.L.U (Radio San Sebastián) |
Komunikabidea (Irratia) |
|
Real Sociedad Fundazioa (Genuine) |
Fundazioa |
|
Santiago Rivera Jimenéz |
Enpresaria (Ostalaritza) |
|
Sastrería Aldabaldetreku S.L. |
Enpresa (Moda) |
|
Sociedad Recreativa Gaztelubide |
Elkarte Gastronomikoa |
|
Sonia Mangas |
Komunikazioa- Sare Sozialak |
|
Takefusa Kubo |
Kirolaria (Futbola) |
|
Tito Irazusta Adarraga |
Kazetari-ohia |
|
Uxue Alberdi Estibaritz |
Bertsolaria |
|
Xabi Prieto Argarate |
Errealeko jokalari ohia |
|
Xabier Anduaga Martinez |
Opera tenorea |
|
Xabier Echaniz Peña |
Entrenatzailea |
|
Zaporeak. Solidarios Garapenerako Elkartea |
Irabazi asmorik gabeko elkartea |
4. Herritarren hautagaia aukeratzea
5. Emaitzak argitaratzea

6. Erabakia osoko bilkuran berrestea eta Danborra ematea
Arudia
Arudia
Saria eta saria ematea Udal Agurgarriko Ohore eta Goraipenei buruzko erregelamenduan dago araututa, eta eduki hau dute:
7.- KAPITULUA. Urrezko Danborra
32. Artikulua.
Urrezko danborra urrezko ezaugarria izango da, paparrean eramateko modukoa. Aurrealdean danborra eta bi zotzak agertuko dira, hauek soketan bermaturik. Atzealdean Donostia, ezaugarriaren hurrenkera zenbakia, eguna eta sarituriko lagunaren inizialak. Ezaugarria bera ez ezik, sariturikoari danbor bat ere emango zaio, non Donostiako armarria agertuko baita eta horren eskuinaldean ezaugarriaren irudia eta honako lelo hau, euskaraz eta gazteleraz: «Donostiako Kultura eta Turismo Ekintzetxeak (Donostiako Udala) Urrezko Danborra deritzon saria eman dionari beregan bildu dituen merezimenduak direla eta.
33. Artikulua
Urrezko danborraren helburua da sari bat ematea eguneroko lanarekin, ibilbide eta proiekzio profesionalarekin edo beste zerbaitekin Donostiak kanpo aldera ematen duen itxura on eta erakargarria sendotzen nabarmen eta 5 aktiboki lagundu duen pertsona fisiko nahiz juridikoari, laguntzeko modua turismo ahalmena handitzea, Donostia ezagutzeko bidea ematea, kanpora ematen duen itxura sendotzea edo beste herrialde, hiri, erakunde eta pertsona batzuekiko ezagupen eta laguntasun harremanak sustatzea izanik ere. Pertsona hil eta gero ere eman daiteke sari hau, hala komeni dela iritziz gero.
34. Artikulua
Urtean Urrezko Danbor bakarra izendatuko da, saria eman gabe ere utz daitekeela. Ezaugarriak eta egiaztagiriak alkateak banatuko ditu jendaurreko omenaldi ekintza publikoan, hiriko Zaindariaren jaiegunean.
35. Artikulua
Izangaia aukeratzeko Kultura eta Turismo Ekintzetxeko Zuzendaritza Batzordeak izangaien merezimenduen araberako hurrenkeran gauzaturiko proposamena prestatuko du, horrela behin betiko sariduna aukeratu ahal izateko irizpideak izan ahal izateko. Hautagai bat baino gehiago izanez gero, isilpeko bozketa egingo da, saria boto gehien eskuraturiko lagunari izendatuko zaiola. San Sebastián Turismo/Donostia Turismoa, SAren proposamena Donostiako Udalbatzarrak berretsi beharko du osoko bilkuran udalkideen legezko gehiengo absolutua dagoela.
36. Artikulua
San Sebastián Turismo/Donostia Turismoa, SA baltzuak «Urrezko Liburuan» erroldatuko ditu urtez urte saria eskuraturiko lagunen izen-deiturak, sariturikoek aukera izango dutela mezuren bat idazteko.
Hautaketa prozedura
- Donostian erroldatutako pertsona fisikoen edo juridikoen edo Udal Taldeen Proposamenak jasotzeko epearen irekiera. Sariaren deskribapen objektibo bat eramango du ere. Proposamenekin batera, beren justifikazioa bidaliko da ere.
- Idazkaritza Orokorra eta Herritarren Parte-hartzearen txostena, baldintzen betetzearen inguruan (auzotasuna, saria iraganean jaso ez izana, etab.).
- Herritarren Parte-hartzeak proposamen bakoitzaren Merituen Memoria bana egingo du.
- Bozeramaileen Batzordeak 3 hautagaitza egokiak edo bereziki nabarmenak aukeratuko ditu, boto haztatuaren bitartez, parekotasun irizpideak bereziki aintzat hartuz. Saria onartzeko borondatea galdetuko zaie aukeratutako pertsonei.
- Saria onartzeko borondatea galdetuko zaie aukeratutako pertsonei.
- Hautagai batek Bozeramaileen Batzordearen gehiengo berezia lortuko balu, hau da, udalbatzaren ordezkaritza ponderatuaren hiru herenak, Urrezko Danborra zuzenean eman ahal izango da.
- Gehiengo hori lortuko ez balitz, Urrezko Danborraren aukeraketa herritarrek egingo lukete botu bidez.
Historia
- 2024: ISABEL VERDINI. Desgaitasuna duten pertsonen inklusioa lortzeko lan eta inplikazioagatik, eta irakaskuntzaren eta dantza bultzatzearen alde egindako lanagatik.
- 2023: JAVIER GARCIA COGORRO. Viralgen enpresako kontseilari orokorra.
- 2022: ESTHER FERRER RUIZ. Diziplina-arteko artista.
- 2021: COVID19 dela eta, ez zen Urrezko Danborra eman.
- 2020: REAL SOCIEDADEKO HOCKEY ETA FUTBOL TALDEETAKO EMAKUMEAK. Erregina Koparen txapeldunak (futbolean) eta Europako txapeldunordeak (hockey-ean)
- 2019: ROSA GARCÍA. ‘Stop Desahucios’ mugimenduko bozeramailea.
- 2018: RICHARD ORIBE. Igerilaria: 1996 eta 2012 bitartean, hamasei domina irabazi zituen Udarako Joko Paraolinpikoetan.
- 2017: Hutsik geratu zen.
- 2016: CRISTINA IGLESIAS. Donostian jaiotako eskultorea eta grabatzailea.
- 2015: PEDRO SUBIJANA. Akelarre jatetxeko sukaldaria eta Eurotoques elkarteko lehendakaria.
- 2014: JOAQUÍN FUENTES. Gipuzkoa Poliklinikako Haurrentzako eta Gazteentzako Psikiatria Zerbitzuko burua, hamarkadetan Gautenaren (Autismoaren Gipuzkoako Elkartea) garapenean hartu du parte.
- 2013: CLÁSICA DE SAN SEBASTIÁN. 1989 urtean sortu zen, egun UCI WorldTour (garai batean, UCI ProTour) egutegian dagoen estatuko egun bateko lasterketa bakarra da.
- 2012: CD FORTUNA KE. Behobia-Donostia lasterketa antolatzeagatik.
- 2011: XABI ALONSO. Donostiako Antiguoko taldean hezitako futbol jokalaria. 2010ean Munduko Txapelketa irabazi zuen Espainiako selekzioarekin.
- 2010: LA OREJA DE VAN GOGH. Donostiako pop-talde honek saria jaso zuen bere abestien letretan Donostia eta bertako jaiak behin baino gehiagotan aipatzen ditu hiria munduan ezagutzera emanez.
- 2009: IÑIGO OLAIZOLA. Donosti Cup txapelketaren sustatzailea.
- 2008: CRISTINA GARMENDIA. Biologo donostiarra. Donostia hiri berritzaile eta zientifiko gisa hedatzeko eta sustatzeko egindako lanagatik, eta hutsetik, guztiaren aurka, Donostia biotopo bat bihurtzeagatik” saritu zuten.
- 2007: PEDRO ABREGO. Madrilen bizi den sukaldari nafarra. Madrilen kokatutako eta hiriari oso lotuta dauden Asador Donostiarra eta Txistu jatetxeen jabea.
- 2006: IÑIGO ARGOMANIZ. Musika-sustatzaile donostiarra: hirirako kontzertu garrantzitsuak kontratatzeko egindako lanagatik, eta kontzertu horiek, turismoari eta kulturari dagokienez, eskaintzen duten erakargarritasunagatik.
- 2005: MARTÍN BERASATEGUI. Sukaldari donostiarra.
- 2004: CHILLIDA LEKU. Donostiatik 10 kilometrora, Hernanin kokatutako aire zabaleko museoa, Eduardo Chillida eskultore donostiarraren obra ikus daiteke bertan.
- 2003: Hutsik geratu zen.
- 2002: RICARDO ETXEPARE. Donostiako Industria Ingeniaritza Teknikoko Eskolako eta 1984az geroztikUda Ikastaroetako zuzendari irundarra.
- 2001: DIEGO GALÁN. Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren zuzendaria 1986tik 1989ra eta 1995etik 2000ra.
- 2000: JOSÉ Mª OLAZABAL. Golf-jokalari hondarribiarra.
- 1999: AINHOA ARTETA. Tolosar opera-abeslaria; soprano-ahotsa.
- 1998:
- ELÍAS QUEREJETA. Hernanin jaiotako zinema produktorea.
- JAVIER GIL DE BIEDMA. Enpresaria. Euskal Pilota Nazioarteko Federazioaren presidentea (1970tik 1978ra) eta Real Madrileko presidenteordea (1978tik 1992ra).
- 1997:
- ALFREDO DI STÉFANO. Hispano-argentinar futbolaria.
- FELIPE E.MUGUERZA. Argentinako Euskal Etxeetako presidentea.
- 1996:
- ANTONIO MERCERO. Lasarten jaiotako zine eta telebista zuzendari eta gidoilaria.
- ARACELI GONZALEZ CAMPA. ''Clásicos populares' eta 'El conciertazo saioetako aurkezlea, kazetaria.
- FERNANDO MARTÍN DE ARGENTA. 'Clásicos populares' eta 'El conciertazo saioetako aurkezlea, kazetaria.
- 1995:
- JUSTO SEGURA. Apaiz eta misiolari gipuzkoarra Japonian. Donostiaren eta Marugame hiri japoniarraren arteko arteko senidetzean egindako ekarpenagatik.
- CARMELO URZA. Unibertsitate-irakasle bizkaitarra. Renoko (Nevada) Unibertsitateko filologia hispanikoko irakaslea eta atzerriko ikasketen programako koordinatzailea. Renoren eta Donostiaren arteko senidetzean egindako ekarpenagatik.
- 1994:
- XABIER OLIVER. AEACP (Asociación Española de Agencias de Comunicación Publicitaria) elkartearen presidentea 1993. urtean. Bere ekimenez, garai hartan zen Festival de Cine Publicitario izenaz aldatu zen eta Festival Publicitario de San Sebastián deitzera pasa zen.
- MIGUEL ATUTXA. Ostalaritzako enpresaria: 1979an Costa Vasca Hotel ezaguna inauguratu zuen eta egun Aranzazu katearen nagusia da.
- 1993:
- JOSÉ Mª ODRIOZOLA. Espainiako Atletismo Federazioko lehendakaria.
- SDAD. TOUR DE FRANCE. Frantziako Tourra antolatzen duen sozietatea. 1992ko edizioaren irteera Donostian egiteagatik.
- 1992: LUIS IRIZAR. Sukaldaria eta sukaldarien irakaslea.
- 1991:
- ANTXON LAFONT. Baionako Merkataritza Ganbarako zuzendaria.
- MARINO LEJARRETA. Txirrindularia.
- 1990:
- EMIL ZATOPEK. Atleta.
- PACO RAMOS. Sukaldari sevillarra, bere hirian eta Andaluzia osoan Donostiako enbaxadorea izateagatik.
- 1989: GABRIEL CELAYA. Poeta.
- 1988: IÑAKI GABILONDO. Kazetaria.
- 1987:
- PILAR MIRÓ. Zinemagilea. Donostiako Nazioarteko Zinemaldiak FIAPFaren A kategoria berreskuratzeko, Zinematografiako zuzendari nagusi gisa, egindako lan erabakigarriagatik.
- BELTRÁN ALFONSO OSORIO (XVIII. ALBURQUERQUEko DUKEA ). Bartzelonako Kondeen Etxeko Burua.
- 1986: ROBERT LAXALT. Idazle euskaldun estatubatuarra.
- 1985: ALFREDO LANDA. Aktorea.
- 1984: Hutsik geratu zen. Udalbatzak ez zuen onartu saria Albako Dukeari ematea.
- 1983:
- GIORGIO TONONI. Trentoko alkatea. Trento Donostiarekin senidetua zegoen.
- ORIOL BOHIGAS. Arkitektoa.
- 1981:
- INGALATERRAKO ATLETISMO FEDERAZIOA. Donostiako Nazioarteko Krosean atleta britainiar garrantzitsuen parte-hartzea eskertzeko.
- JAVIER DOMINGO CASTAÑO. Kazetaria.Bi urte beranduago, Udalbatzak saria kentzea erabaki zuen Euskal Herriari buruz kazetariak idatzitako artikulu polemiko baten ondoren.
- 1980:
- ARMIN KLEIN. Senidetutako Wiesbaden hiriarekin izandako erlazioetan egin zuen lanarengatik.
- JESÚS LOPATEGUI. Estatu Batuetara emigratutakoa.
- TARBESeko HERRIA. Donostiako autobus batek istripua izandakoan emandako laguntzagatik.
- 1979:
- CARMEN USOBIAGA. Ikasleak Kaliforniatik Donostiara ekartzeaz arduratzeagatik.
- JULIO CARO BAROJA. Idazlea, saiakera-idazlea eta antropologoa.
- PAUL DUTOURNIER. Sarako Alkatea.
- 1978:
- LUIS CORONEL DE PALMA. Espainiako enbaxadorea Mexikon.
- BENITO CASTEJÓN. Kirol Kontseilu Goreneko lehendakaria.
- 1977:
- MARIANO CALABUIG. Aduanetako administratzailea.
- PAUL BARRIERE. Biarritzeko kasinoko zuzendaria.
- VICENTE ETCHEGARAY ORTIZ. Mexikoko herritarra.
- 1976:
- JOSÉ MANUEL GOYENECHE (GUAQUIko KONTEA). Cría Caballar Sozietateko lehendakaria.
- RAFAEL CAVERO. Atletismo Federazioko lehendakaria.
- 1975:
- MARCELINO OREJA. Politikaria eta diplomazialaria.
- ENRIQUE DE ALDAMA. Errepideen zuzendari nagusia, Donostiako saihesbidearen eraikuntzan egindako kudeaketagatik.
- 1974:
- RAFAEL FRÜHBECK DE BURGOS. Orkestra zuzendaria.
- LUIS PUIG ESTEVE. Espainiako Txirrindularitza Federazioko lehendakaria.
- 1973:
- MARIANO FERNÁNDEZ ZÚMEL. Medikua eta zirujaua.
- MARIANO HORNO LIRIA. Zaragozako alkatea.
- 1972:
- MªJOSEFINA CARABIAS. Kazetaria.
- ALFONSO SÁNCHEZ. Kazetaria eta zinema-kritikaria.
- 1971:
- JOSÉ LUIS PÉREZ SOLERO. Kazetaria.
- JOSÉ ÁLVAREZ DE LAS ASTURIAS BOHORQUES GOYENECHE. Lasarteko Hipodromoari lotutako pertsona ospetsua.
- 1970:
- FERNANDO DE CASTRO PIRES DE LIMA. Kazetari portugaldarra.
- MANUEL RÓZPIDE. Espainiako Pilota Federazioko lehendakaria.
- 1969:
- VICTOR RUIZ IRIARTE. Dramaturgoa.
- JAN LATTO. Aire-konpainiako zuzendaria.
- 1968:
- MIGUEL ANGEL GARCÍA LOMAS. Kontxako Badiaren argiztapena kudeatu zuen pertsona.
- LUIS MARTIN PINILLOS. Itsas Armadako komandantea.
- JUNAN IGNACIO LUCA DE TENA. Antzerki-idazlea.
- 1968:
- MANUEL BASTOS. Mediku aragoiar ezagun eta ospetsua; udatiar leialenetako bat bezala ezagutzen zen.
- MIGUEL DE ECHARRI. Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko zuzendaria.
- GUILLERMO CEBRIAN. Espainiako kontsula Hendaian.
- GUY PETIT. Baionako alkatea.