Breadcrumb
Eduki publikatzailea
Artikutzako bisita gidatuak apirilean
Apirilaren 14an, 21ean eta 28an
![](https://donostia.eus/ataria/documents/8023875/8050873/ENOBIETA+ARGAZKIA+igela.jpg/84e0ed45-e2fe-9a9a-fc98-a59a57f50bb8?t=1712224202559)
Apirilean hiru bisita gidatu antolatu ditugu Artikutzan:
- Apirilaren 14an, anfibioak eta narrastiak. Irteera honetan Enobietako presa izandakoan ibiliko gara, eta anfibioei erreparatuko diegu.
- Apirilaren 21ean, Eskas, Elutsa eta Erroiarri. Ibilbide honetan harrespilak eta historia aurreko zenbait aztarna ikusteko aukera izango dugu.
- Azkenik, apirilaren 28an, Ugaldeko presa. Irteera honen helburua da uraren hornidurarekin lotutako azpiegitura zaharrenetako bat bisitatzea.