Breadcrumb

Tokiko Agenda 21

Medio Ambiente - Ingurumena

Hiriko iraunkortasun plana

Aurrekariak

Nazio Batuen Ingurumen eta Garapenari buruzko Konferentziak edo Rio de Janeiro-ko “Lurraren Goi Bilerak” (1992) Agenda 21 agertzea eragin zuen. Nazioarteko estrategia horri esker, herriak zein hiriak jasangarritasun irizpideak udal kudeaketaren arlo guztietan sartzeko beharraz jabetu ziren, eta behar horri erantzun zioten.

Agenda 21 prozesuak modu integratzailean eragitea zuen helburu, hau da, garapen jasangarriak barneratzen dituen hiru alderdietan eragitea (ingurumena, ekonomia eta gizartea). 

Beraz, mundu osoko udalerriek «Pentsatu globalean, ekin lokalean» printzipioa bere egin zuten, haren ikuspegia eta irismena bakoitzaren behar zehatzei egokituta.

Honela, Donostiako Udalak 1998an ekin zion, Aalborg-o gutuna sinatuta, Tokiko Agenda 21 ezartzeko prozesuari, eta, hasierako diagnostiko bat egin ondoren, 2004an hiriko lehen Tokiko Ekintza Plana onartu zen.

Halaber, 2008. urtean bigarren Tokiko Ekintza Plana onartu zen 2013 urtera arteko iraupenarekin.


Egungo egoera

​​​Aurreko planaren indarraldia amaitu ostean, 2014. urtean hirugarren Tokiko Ekintza Plana idazteko prozesua abian jarri zen. Horretarako, lehenik hiriko ingurumen egoera ezagutzeko diagnostikoa egin zen berariaz hiriko hainbat eragilek (udaleko eta beste administrazio publiko batzuetako teknikariak eta gizarte eragileak) osatutako mahai teknikoen bitartez. Jarraian plana idazteko parte-hartze prozesu bera jarraitu eta, azkenik, planaren zirriborroa hiriko Ingurumen Kontseiluari aurkeztu zitzaion azken ekarpenak jasotzeko. 

Honela, 2015. urtean  Donostiako Udalak hirugarren Tokiko Ekintza Plana onartu zuen. Azken plan honek 8 urteko indarraldia du (2015-2022) eta honako ildo estrategikoak:

  1. Kontsumo arduratsuarekin konprometitutako hiri eredu baterantz aurrera egiteaTokiko Agenda 21 Donostia - Ingurumen ekintza plana 2015-2022
  2. Hondakinen prebentzioa bultzatzea eta kudeaketa hobetzea, herritarren erantzunkidetasuna sustatzeko
  3. Inguru osasuntsu bat bermatzea eta hiritarren artean osasuna sustatzea
  4. Uraren zikloaren kudeaketaren hobekuntzan aurrera egitea eta erabilera iraunkorra sustatzea
  5. Berotegi-efektuko gasen isurketak murriztea, mugikortasun iraunkorra bultzatzen duen hiri baten aldeko apustua eginda
  6. Energia eraginkortasunean eta energia berriztagarrien sustapenean tokiko ekintza indartzea eta klima aldaketara egokitzeko jardunean aurrera egitea
  7. Udalerriko biodibertsitatea eta honek eskaintzen dituen zerbitzuak babestea, kontserbatzea eta partekatzea 

Ildo estrategiko horietan jarduteko 190 ekintza ezarri ziren planean, esan bezala, ingurumen, ekonomia eta gizarte alderdietan eragiteko eta gobernamendu alderdian sakontzeko.

 

Ebaluazioa

Donostiako Udala Udalsarea 2030eko (Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sarea) sortzaile eta kideetako bat da. Sarea EAEko 191 Udalerrik osatzen dute eta baita Eusko Jaurlaritzako hainbat Sailek, lotutako erakundek eta hiru Lurralde Historikoetako Foru Aldundiek.

Udalsarea 2030 Tokiko Ekintza Planak dinamizatzen dituen koordinazio eta kooperazio foroa da, eta planak betearaztea sustatzen du. Planen ebaluazioa urtero egiten da Udalsareak garatutako e-mugi online aplikazio informatikoa erabilita.

Ebaluazioaren helburuak dira, besteak beste, ekintza planak dituen indarguneak eta ahulguneak ikustea, edukiak eta programa eguneratzeko modua izatea, herritarrei jakinarazteko bide hobea izatea eta hirian diren eragileak prozesuan gehiago inplikatzea.
2019. urteari dagokion ebaluazioaren arabera, urte horretan % 47koa zen planaren ezartze maila.

 

Hirugarren Tokiko Ekintza Planaren ezartze-maila (2015 - 2019)