Breadcrumb
Helburuak
Helburuak
Donostiako Udaleko Ingurumen Zuzendaritzak honako eginkizun nagusi hauek ditu:
- Ingurumenaren eta kontzientzia ekologikoaren gaineko ezagupena sustatzea herritarrengan.
- Elikagai produktuak eta uraren eta airearen kalitatea kontrolatuz eta zainduz eta espezie kaltegarriak kontrolatuz, donostiarren osasuna zaindu eta hobetzea.
- Ingurumena babestu eta hobetzea. Horren barruan honako egitekoak sartzen dira: ingurumena hobetzeko, klima aldaketaren kontra egiteko eta energiaren kontsumoa murrizteko estrategiak sortzea, eta bioaniztasunaren hobekuntza sustatzea.