Breadcrumb
Erosketa Berdea
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdea
Zer da?
Erosketa edo kontratazio berdea da produktuak edota zerbitzuak erostean edo kontratatzean, alderdi ekonomikoak edo teknikoak kontuan izatez gain, horiek euren bizi zikloan ingurumenean duten eragina ere aintzat hartzen duena.
Zergatik egiten dugu?
Hauek dira arrazoi nagusiak:
- Ingurumena nabarmen hobetzen duelako.
- Administrazioen eredugarritasuna adierazten du, eta irudia hobetzen.
- Sektore pribatua mugiarazten du, enpresen arteko lehia sustatzen du, enpresak ingurumena zaintzera eta euren irudia hobetzera bultzatzen ditu, eta ingurumenerako hobeak diren produktu eta zerbitzuen merkatu berriak garatzea eragiten du.
Udalaren aurrekariak
Donostiako Udalak denbora darama erosketa eta kontratazioetan ingurumen irizpideak txertatzen. Hasiera batean plegu gutxi batzuetan txertatu zituen irizpide horiek; alabaina, pixkanaka, erosketa eta kontratazio publiko berdeak indarra hartu du Udalean eta, gaur egun, Udalak egiten dituen askotariko plegu anitzetan sartzen dira ingurumen irizpideak.
Ibilbide hori 2012ko irailaren 14an hasi zen, Tokiko Gobernu Batzordeak erabaki zuenean Donostiako Udalaren esparruan kontratazio publiko arduratsua sustatzea, hau da, ondasunak eta zerbitzuak erosi eta kontratatzean, ingurumen, gizarte, etika, lan eta berdintasun irizpideak aintzat hartzea produktu bat edo hornitzaile bat aukeratzeko.
Hala, hainbat sailen arteko lankidetzaren ondoren, 2013ko ekainaren 14an, Tokiko Gobernu Batzordeak honako hau onetsi zuen: Donostiako Udalaren kontratazioan gizarte, ingurumen, etika, lan, hizkuntza eta berdintasun arloko irizpideak sartzeko jarraibideak.
Jarraibideak Donostiako Udalaren kontratazio organo guztiei zuzentzen zaizkie; erosketa eta kontratazio arduratsuari buruzko irizpideak txertatzeko modua arautzeaz gain, batzorde tekniko bat ere sortu zen irizpideon aplikazioaren jarraipena eta ebaluazioa egiteko.
Zein plegutan txertatu dira ingurumen irizpideak?
Azken urteotan, plegu askotan txertatu dira ingurumen irizpideak. Hona hemen azken urtetan esleitu direnak:
Esleipen urtea: 2023
- Donostiako Udalaren lantokietan edariak (hotzak eta beroak) eta bestelako elikagaiak saltzeko makina automatikoak (I. Eranskinean zehaztutakoak) instalatzea eta kudeatzea.
- Donostiako Udala bulegoko altzariz hornitzeko kontratua.
- Donostiako Udalerako paperontzi selektiboak eskuratu eta instalatzea.
- Donostiako hiri hondakin solido eta antzekoak bildu eta garraiatzeko zerbitzua. Kostuen egitura eta prezioaren berrikuspen formula zehazteko espedientea + Zerbitzua emateko Kamioi elektrikoen aurretiazko kontsulta.
- Biomasako galdara gela Zuhaizti Herri Ikastetxean ezartzeko obra kontratua.
- Ibilgailuen Atalerako lau ibilgailu hornitzeko kontratua Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako Zuzendaritzarako lau ibilgailu erostea.
- Mugikortasun Zuzendaritzaren atal operatibokoentzat bi motor elektrikoen hornidura.
- Donostiako gune berdeen, parkeen, lorategien eta zuhaitzen mantenimendurako zerbitzu kontratua.
- DTKko hiri-autobusen geltokietako eta DONOSTIA TURISMOAren autobus turistikoaren geltokietako informazio-panelen zutoinak/zutabe euskarriak hornitu, instalatu eta osorik mantentzea. (NEXT GENERATION).
- Proiektua idazteko eta obra gauzatzeko zerbitzuak, kotxetegiak elektrifikatzeko azpiegitura guztiz martxan jarri arte, DTKko autobus-flotaren elektromugikortasun-beharrak asetzeko (NEXT GENERATION).
- Zerbitzu hauen kudeaketa: Aiete, Altza, Amara, Antigua, Bidebieta, Egia, Gros, Intxaurrondo eta Martuteneko Udal Haurtxoko eta Gaztelekuen sarekoak.
- Donostian emisio gutxiko eremu bat ezartzeko sistema integrala eta jarduketa osagarriak hornitu, ezarri, abiarazi, operatu eta mantentzea. NEXT GENERATION. PREMIAZKOA.
- Donostiako Udalerako bulegoko papera hornitzea.
- Donostiako Udaleko gidarientzat eta Mugikortasuneko Agenteentzat oinetakoak hornitzea xede duen kontratua.
- Donostiako Udalerako bulegoko papera hornitzea.
- Adinekoentzako +55 Agenda, partaidetza programa eta aisialdia diseinatu, editatu eta banatzeko.
- Donostiako udala bulegoko altzariz hornitzeko kontratua (1. sorta).
- NG: Emisio gutxiko eremu bat ezartzeko sistema integrala eta jarduketa osagarriak, ezarri, abiarazi, operatu eta mantentzeko zuzendaritza fakultatiboa eta kalitate aholkularitza.
- Donostiako Udaleko Udaltzaingoko agenteak oinetakoez hornitzeko kontratua.
- Donostiako udal langileak eta udal korporazioa ermateko auto-taxi zerbitzua.
- Domiziliatu gabeko errezibo, likidazio, isun, zigor, premia jakinarazpen eta notifikazio administratiboen inprimaketa eta maneiaketa kontratua.
- NG: Donostiako Udaleko etxez etxeko laguntza zerbitzuaren kontratazioa.
- NG: “Villa Salia eraikinean etxegabeko pertsonentzako eguneko zentro bat eta familientzako programa jartzeko obrak amaitzeko gauzatze proiektua”-ri dagozkion obrak.
- NG: Antso Jakitunaren hiribideko ardatz bikoitzaren berrurbanizazio-proiektua - Obra gauzatzea.
- NG: Zerbitzu kontratua, Next Generation EU Europako funtsekin finantzatutako Donostiako helmuga turistikoaren jasangarritasun planaren exekuzio kontrola, jarraipena eta ebaluazioa egiteko.
- 2023/2024 Gabonetako Kanpainarako Gabonetako argi apainketako elementu bereziak erosteko eta instalatzeko, muntatzeko eta desmuntatzeko zerbitzuak kontratatzea.
- Donostian mapping bideo-ikuskizun bat sortzeko, garatzeko eta ekoizteko zerbitzuak.
- Talent House II eraikineko Turismo-Enpresa Berritzaileentzako Coworking gunerako ikus-entzunezko eta informatikako ekipamendua hornitu eta instalatzeko kontratazioa.
- C.1.- Merkataritza/Turismoa babesteko lehen esku-hartzea: Smartizazio fisikoa Santso Jakitunaren etorbidean, Smart elementuak eta oinarrizko azpiegitura txertatzeko, elementuen instalazioa eta funtzionamendua jasateko zerbitzuen kontratazioa.
- Enpresa Turistiko Komertzialei aholkularitza digitala emateko zerbitzua kontratatzea (webinars, prozesu digitalen inguruko prestakuntza eta mentoring-aholkularitza): Digital Dendak.
- Enpresa-kudeaketaren eta erreserben kudeaketaren arloko tresna digitaletan espezializatutako aholkularitza tokiko ostalaritzari zuzendua.
- Donostiak argi-apainketa eta mapping digitaleko kanpainaren eragin ekonomikoari buruzko azterlana.
- Donostiako Tokiko Merkataritzaren hizkuntza-gaikuntzarako, ingeleseko eta frantseseko prestakuntza-zerbitzuak kontratatzea.
- DTKko langileei azterketa medikoen emaitza analitikoak emateko laborategi-zerbitzua.
- 2024ko lehen seihilekoan COMPAÑÍA DEL TRANVÍA DE SAN SEBASTIÁN, S.A. enpresari goi-tentsioko energia elektrikoa hornitzeko akordioan oinarritutako kontratua.
- DTK goi-tentsioko energia elektrikoz hornitzea.
- DTKko autobus-flotarentzako pneumatikoak mantentzeko zerbitzu integrala, hornidura barne, hala dagokionean.
- DTKko gidariek erabiltzen dituzten motxilak hornitzea.
- DTKrako garbiketa industrialeko produktuen hornidura.
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren Esparru Akordiotik eratorritako kontratua, fotokopiagailuko paperaren hornidura kontratatzeko dena.
- Donostiako Udal Kirol Patronatuak kudeatutako kirol-instalazio jakinetan elikagai solidoak eta edari hotz eta beroak saltzeko makina automatikoak instalatzeko eta kudeatzeko zerbitzua ematea.
- Gipuzkoako Foru Kontratazioko Zentralaren bidez energia elektrikoaren hornidura kontratatzeko esparru-akordioa.
- Esparru Akordioa, Gipuzkoako Foru Kontratazioko Zentralaren bidez jasogailuak mantentzeko zerbitzua kontratatzeko dena.
- Foru Kontratazioko Zentralaren bidez energia elektrikoaren hornidura kontratatzea .
2030erako Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen Programari atxikitzea
Eusko Jaurlaritzak sustatutako 2020rako Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen Programan parte hartu ondoren, duela gutxi Donostiako udala 2030erako Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen Programari atxikitu zaio. Hori dela eta, Udalak erosketa eta kontratazio berdean 2025rako eta 2030erako ezarritako helburuak betetzeko konpromisoa hartu du, eta horrela, euskal administrazio publikoek burutzen dituzten ingurumen-inpaktu handieneko kontratazio eta erosketen % 75 irizpide jasangarrien bidez egitea lortu nahi da hamarkadaren amaierarako.
Berritasunik nabarmenena euskal sektore enpresarialari emandako protagonismoa eta rola da, ekologikoki diseinatutako produktuen eta zerbitzuen eskaintza sustatzen baita, besteak beste. Aldi berean, erosketa berde pribatua bultzatu nahi da, merkatuarekin koordinatuta, eta ekintza publiko-pribatuaren onurak zabaldu.
Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen 2030erako Programak 5 jarduketa eremu identifikatzen ditu:
- Erosketa eta kontratazio berdea sendotzea Euskadin politikak hedatzeko funtsezko tresna gisa, euskal sektore publikoaren esparru politikoan eta juridikoan duen zeregina indartzearen bidez.
- Erosketa eta kontratazio berde publiko zein pribatuaren aldeko konpromisoan aurrera egitea, sektore publiko osoaren parte hartzea bultzatzearen bidez eta euskal enpresak sentsibilizatu zein mugiaraziz.
- Erosketa eta kontratazio berdea erakundeen barnean egituratzeko eta berrikuntzarako elementu bihurtzea, inplementazio sistemiko eta estrategikorako baliabideak emanez eta prozesuan parte hartzen duten langile guztietan profesionalizatuz.
- Merkatu egokia, kalitatezkoa eta prestatua izatea, harekin elkarrizketa eta lankidetza sustatuz, eta enpresa hornitzaileak prestatzea, bereziki enpresa txiki eta ertainak, kontratatzaileen ingurumen-eskaerei aurre egiteko.
- Erosketa eta kontratazio berdearen aurrerapenak, lorpenak eta onurak ikusaraztea, inplementazioa eta etekinak neurtuz, eta horiek komunikatuz eta sustatuz, barneko, Europako eta nazioarteko eremuan.