Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Donostiatruk merkatua ekainaren 29an egingo da

Tabakaleran, ohiko ordutegian

Antolaketa-arrazoiak direla eta, Donostiatruk bigarren eskuko azoka ekainaren 29an izango da, larunbata, Tabakalerako barruko plazan, 10:00etatik 14:00etara. Udaleko Osasun eta Ingurumen Zuzendaritzak antolatutako azoka da, etxeko artikuluei beste erabilera bat emateko, hondakin bihurtu
aurretik.

Gainera, horietatik onura ekonomikoren bat lor daiteke (arropa, liburuak, jostailuak, etab.), baita modu merkeagoan eskuratu ere.

Izena emateko epea ekainaren 22ra arte zabalik egongo da


Azokan salmenta-postua jarri nahi baduzu aurrez izena eman beharko duzu udalaren webgunearen bidez. Ondoren, zozketa egingo da izena eman duten pertsonen artean, eta azokaren aurreko asteazkenean edo ostegunean pertsona guztiei emaitza jakinaraziko zaie.