Breadcrumb
Eduki publikatzailea
+55 parte-hartze proiektua eta ingurumen sentsibilizazio tailerra 2018-2019ko kurtsoa
Donostiako Udala, Plus 55, Donostia Kultura eta Ingurumenaren arteko lankidetzarekin eta Club Vasco de Camping Elkartearen laguntzarekin antolatutako dohako tailerra.
Donostiako Udalak, Plus 55, Donostia Kultura eta Ingurumenaren arteko lankidetzaren eta Club Vasco de Camping Elkartearen (CVCEren) laguntzaren fruitu, Ingurumenaren Sentsibilizazio tailer bat egingo du 2018ko urritik 2019ko maiatzera (dohainik), eta horren helburua izango da udalerriko ingurumen arazo nagusiak eta horiek Klima Aldaketan duten eragina ezagutzea.
Carlos Pérez Olozagak, Kalapieko kidea, zuzendutako tailerra Ernest Lluch Kultur Etxean egingo da (Anoeta Estadioko eraikinean), hamabost egunean behin egingo da asteazkenean 11:00etatik 13:00etara, 11 saiotan (batek parte-hartze librea izango du), eta 5 bisita/txangotan (goiz osoa).
Irailaren 5ean, 11etan, informazio mintzaldi bat egingo da Okendo Kultur Etxeko areto nagusian, eta bertan zehaztuko dira tailerraren ezaugarriak: helburuak, edukiak… eta bisitak/txangoak.
Matrikulazioa irailaren 5etik aurrera egingo da, lratxeri (+55 programaren dinamizatzailea) 943481915 telefonora (10:00etatik 14:00etara) edo 943310780 telefonora (16:00etatik 18:00etara) deituz, edo helbide elektroniko honetara mezua bidaliz: iratxe_garcia@donostia.eus.
Ondorengo eranskinean, 2018-2019 kurtsoko egitaraua zehaztuta dago, eta baita bisita eta txangoak ere.
Aurreko kurtsoan egindako txango bat, Jaizkibel/Ulia itsasertzeko itsasaldi gidatua.