Breadcrumb
Eduki publikatzailea
2019an Berotegi-Efektuko Gasen isuriak nabarmen murriztu ziren hirian
2020rako ezarritako helburuak ia lortu ziren urte horretan
2019an, BEG isuriak, industriarenak kontuan hartu gabe, 781.696 tona CO2 baliokide izan ziren; hau da, 4,2 tona CO2 baliokide biztanleko.
Donostian, isurien erdia baino gehiago garraioari dagokio (% 60). Garraioari egotz dakizkiokeen isurietatik, % 63 autoek eragindakoak dira; % 29, kamioi eta furgonetek eragindakoak dira, eta % 7 autobusek.
Garraioaren atzetik datoz, urrunetik, zerbitzu sektorea (% 17) eta etxebizitza sektorea (% 15).
Zerbitzuen sektorean, emisioen % 60 elektrizitate kontsumoarekin lotuta daude, eta gainerako % 40, berokuntzan erabilitako erregai fosilekin; etxebizitza-sektorean, berriz, elektrizitate-kontsumoarekin eta erregai fosilen kontsumoarekin lotutako emisioen proportzioa alderantzizkoa da (% 40-% 60).
Azkenik, udalerriko hondakinen kudeaketak isuri guztien % 8 sortzen ditu, eta lehenengo sektoreak ez da % 1era iristen.
Bilakaera aurreko urteekiko
2018ko isurien aldean, 2019ko isuriak, orohar, % 8 murriztu dira, eta biztanleko, % 8,4.
Portzentajetan murrizketarik handiena etxebizitzen sektorean gertatu da (-% 19), eta atzetik zerbitzuen sektorean (-% 15). Baina ez da garrantzi gutxiagokoa garraio sektorean hautemandako murrizketa. Ehuneko txikiagoa izan arren (-% 3,6), BEGen guztizko emisioari ekarpen handiena egiten dion sektoreari dagokio, eta azken urteetan behatutako bilakaeran joera aldaketa erakusten du.
Isurien bilakaera, hiriak duen helburuarekin alderatua
2019ko emisioen murrizketa nabarmenak ia-ia 2020rako ezarritako % 20ko murrizketa helburuan kokatzen gaitu. Espero izatekoa da, pandemiak giza jardueran izan duen balaztatze efektuaren ondorioz, 2020ari dagozkion emisioak are txikiagoak izatea.