Breadcrumb
Eduki publikatzailea
Donostiatruk bigarren eskuko Elkartasun Azoka
Tabakaleran, abenduaren 16an
Udaleko Osasun eta Ingurumen Zuzendaritzak antolatzen duen bigarren eskuko Donostiatruk azoka berezi honetan, irabazi-asmorik gabeko 14 elkarte edo entitatek parte hartuko dute, eta herritarrei ezagutarazi ahal izango dizkiete euren jarduerak eta proiektuak. Honako lan-eremu hauek garatzen dituzte, besteak beste: gizarteratzea eta gizarte-ekintza, osasuna eta animalien eskubideen sustapena eta laguntza humanitarioa.
Oraingo honetan, tailerra antolatu da gabonetako apaingarriak egiteko, berriz erabilitako materialez eginda. Gainera, parte hartzaileek berrerabilitako Donostiatruk postalekin Gabonak zoriondu ahal izango dituzte, edota Olentzero, Mari Domingi edo Errege Magoei gutuna idatzi, bigarren eskuko opariak eskatzeko.
Donostiatruken ohikoa denez, erosketaren bat egiten duten pertsonen artean, bi lagunentzako bazkari edo afari bat zozkatuko da Egiako Km0 jatetxe begano begetarianoan.
Azoka solidarioan parte hartuko duten elkarteak:
AFAVI, AKTIBA-2, APOYODRAVET, ASGICER, BIEL, CHERNOBIL, ESKABIDE, ETIOPIAUTOPIA, GURE NAHIA, KAEBNAI, KATUKA LASARTE, KATXALIN, PATINAR EN ETIOPIA, PROSAC.
.