Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Abenduaren 20an, Donostiatruk azoka solidarioa

Gabonetan ere, bigarren eskuko opariak

Larunbat honetan, abenduaren 20an, Tabakalerako barruko plazan, Gabonetako azoka solidarioa egingo da, 10etatik 14etara, eta irabazi asmorik gabeko elkarteak izango dira protagonistak.

Udaleko Osasun eta Ingurumen Zuzendaritzak antolatzen duen bigarren eskuko Donostiatruk azoka berezi honetan, irabazi asmorik gabeko 16 elkartek parte hartuko dute, herritarrei euren jarduerak eta proiektuak ezagutarazteko. Hainbat lan-eremu garatzen dituzte, hala nola inklusio soziala eta humanitarioa, osasunaren sustapena, garapen pertsonala eta kulturala, eta animalien ongizatea. 

Parte hartuko duten elkarteak hauexek dira:

  1. AKTIBA2
  2. APOYO DRAVET
  3. ASGICER 
  4. CHERNOBIL
  5. DANZA-RIN
  6. GATOS EN LA CABEZA
  7. GURE NAHIA ELKARTASUNA
  8. HIRITARRON HARRERA SAREA - RED ACOGIDA CIUDADANA
  9. KAEBNAI
  10. KATUKA LASARTE
  11. KATXALIN
  12. KRISALIDA
  13. ONGI ETORRI ERREFUXIATUAK
  14. PASAPORTES PARA SIRIA
  15. PATINAR EN ETIOPIA
  16. PROSAC

Azokan, ingurumenarekiko sentsibilizazio- eta kontzientziazio-jarduerak egingo dira, eta Gabonetako apaingarriak sortzeko tailer bat egongo da, berrerabilitako materialez eginda. 

Halaber, ohikoa denez, erosketaren bat egiten duten pertsonen artean bi lagunentzako bazkaria edo afaria zozkatuko da Antiguako Orburu jatetxe begetarianoan. 

Azokaren kartela