Breadcrumb
Eduki publikatzailea
Artikutzako bisita gidatuak abenduan
Abenduaren 15ean eta 22an

Abenduan bi bisita gidatu egingo dira Artikutzan.
- Abenduaren 15ean, Eskas, Elutsa eta Erroiarri: Eskasetik abiatzen den ibilbide zirkular honek balizatutako bi bide elkartzen ditu, eta Erroiarri ur-jauzia ikusteko aukera izango dugu. 9 kilometroko ibilbidea da, 400 metroko malda duena.
- Abenduaren 22an, Artikutza auzoa eta Ugaldeko presa: 6 kilometroko ibilbide lau honetan, Donostia urez hornitzen zuen kanalaren gainean ibiliko gara.
Ohi bezala, aldez aurretik izena eman behar da.
Informazio gehiago eta izen-ematea