Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Klima-larrialdia eta literaturari buruzko hitzaldia Maruja Torresen eskutik

Azaroaren 27an San Telmo Museoan

Maruja Torres idazlea Donostian izango da datorren asteazkenean, azaroaren 27an, Distopías y utopías. ¿Ciencia o ficción? Literatura climática, literatura para el cambio izeneko hitzaldia eskaintzen, klima-aldaketari eskainitako Agora K2050 hitzaldi-sortaren baitan.

Maruja Torres klima-larrialdi baten testuinguruan globalizazioak ezarritako neoesklabutzaren erronkei buruz solasean arituko da. Ingurumen kontuetan aditu den Pili Yoldi kazetari nafarrak eztabaidarako eta hausnarketarako hainbat gai jarriko dizkio mahai gainean Maruja Torresi, ekitaldiari solasaldi-elkarrizketa itxura emanez.

Jarduera datorren asteazkenean izango da, azaroaren 27an, arratsaldeko 19:00etan San Telmo Museoan (sarrera irekia eta doakoa lekua bete arte).

Hitzaldia gaztelaniaz izango da.