Breadcrumb
Eduki publikatzailea
Argindar-kontsumoa ezagutzeko tailerrak
Antiguan eta Egian
- Ekainak 13 (asteazkena): Lugaritz Kultur Etxeko KZ gunean, 18:00tan. Helbidea: Heriz pasealekua, 20 (Antiguo)
- Ekainak 14 (osteguna): Egiako Kultur Etxeko KZ gunean 18:00tan. Helbidea: Baztan kalea, 21 (Egia).
Tailer praktikoan parte hartu nahi duten herritarrek, ekainaren 7a baino lehen izena ematea beharrezkoa da, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik ikasle- kopurua ezagutzea. Horretarako, honako bideak erabil daitezke:
- Posta elektronikoa bidaltzea ondorengo helbidera: gema@izadi21.eius
- Honako telefono zenbakira deitzea: 628-532-248 (astelehenetik ostiralera, goizeko 9etatik arratsaldeko 5etara).
- Informazio osagarria: www.gipuzkoaingurumena.eus/eu/argitu
Tailer hauek Gipuzkoa Argitu izeneko programaren baitan kokatzen dira eta bere helburua Gipuzkoako sektore ezberdinei (etxebizitzak, merkataritza, enpresa txikiak, etab.) energiaren kontsumoaren murrizketa lortzea eta eraginkortasuna handitzea da, modu erraz batean. Horretarako, Ingururumen eta Obra Hidraulikoetako Foru Departamentuak baliabide-multzo bat jartzen du lurraldeko eragile ezberdinen eskura; hala nola, aurrez aurreko prestakuntza-saioak, on-line tutorialak, aurrez aurreko aholkularitza-zerbitzua Energia Azoketan, Gipuzkoa Argitu programaren web gunea, eta abar.
Erlazionatutako dokumentuak: