Breadcrumb

Eduki publikatzailea

'Connecting Talent - Biodibertsitatea 2024' bekak, Artikutzan

Izena emateko epea martxoaren 1ean bukatuko da

Donostiako Sustapenak, Donostiako Udaleko Osasun eta Ingurumen Sailarekin lankidetzan, 'Connecting Talent - Biodibertsitatea 2024' bekak abiarazi ditu, Next Generation funts europarrekin finantziatuak.

Programaren helburua hiriko berrikuntza-ekosistemaren nazioarteko loturak sortzea eta bultzatzea da, baita gaikuntzak garatzea eta Donostiako gazteei balio erantsiko aukerak eskaintzea ere.

Garatu beharreko proiektuek izaera berritzailea eta estrategikoa izan beharko dute hiriarentzat, biodibertsitatearen esparruan tokiko ekosistemaren berrikuntzari, talentuari eta garapenari lotutako gaietan. Programa 8 hilabeteko ikerketa-proiektua da, nazioarteko erakunde batean gutxienez 6 hilabeteko egonaldia egiten duena atzerrian eta, ondoren, 2 hilabete artekoa, Donostiako Artikutzako ingurune naturalari lotutako proiektu batean.

Beka hauek eskatzeko epea 2024ko martxoaren 1ean bukatuko da.