Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Artikutzari buruzko bi liburu eta bideo bat eskugarri

Artikutzako erosketaren mendeurrena dela-eta

Artikutzari buruzko webaren atalean atal berri bat sortu da: liburuak, bideoak eta ikerlanak. Bertan, Artikutza erosi zenetik 100 urte bete direnean, egin ziren bi liburuak eta bideoa ikusgai daude.

Artikutza, Natura eta Historia liburuak izaera zientifikoa du, eta historiari buruzko 9 kapituluak eta naturari buruzko 13 kapituluak idaztean, garatzen diren gaietan adituak direnek parte hartu dute. Aranzadi Zientzia Elkarteak zuzendu eta koordinatu du lana.

Artikutza. 100 urteko paradisu naturala da bigarren liburuaren izenburua. Modu atseginean, argazki eta irudi politen laguntzarekin, Artikutzaren historiako 100 urte horien historia kontatzen da, eta ondare natural garrantzitsua deskribatzen da. Daniel Burgui Iguzkizak idatzia da.

Halaber, atal horretan bideoaren bertsio osoa (30 minutu inguru) eta 2 minutuko bertsio laburtua eskura daitezke.

Gainera, 2006an egindako bi azterlan argitaratu dira, bata basoko hegaztiei buruzkoa eta bestea saguzarrei buruzkoa. Azken urteotan Artikutzako fauna eta floraren elementu garrantzitsuenen egoera ezagutzeko egin diren beste azterlan batzuk ere laster eskuragarri jarriko dira.