Breadcrumb
Eduki publikatzailea
Donostiako Aterpe Klimatikoen sarea
Herritarrek berotik babesteko aukera izan dezaten
Donostiako aterpe klimatikoak herritarrak beroaz babesteko guneak dira, eta maiatzetik urrira bitartean helburu horrekin erabiltzeko prestatuta daude. Etorkizuneko klima-proiekzioek adierazi duten bezala, muturreko tenperatura eta bero-boladak gero eta ohikoagoak izango dira eta gaixotasun eta heriotza-tasak gora egin dezake horren ondorioz. Hori ikusita, Donostiako Udalak aterpe klimatikoen sare bat osatu du herritarrei eskaintzeko.
Aterpe Klimatikoak barrukoak (eraikinak) edo kanpokoak izan daitezke eta helburu nagusia beroak biztanleengan sortu ditzakeen kalteak murriztea da. Donostian 37 barruko aterpe eta 53 kanpoko aterpe daude.
Bero-boladak ematen direnean, ahal bada, bero gehien egiten duen orduetan etxetik ez ateratzea gomendatzen da eta atera behar bada gerizpean ibiltzea. Honela, sare hau sortzearen asmoa ez da jendea aterpeetara bideratzea, bero gutxiago egiten duen orduetan eremu urbanizatuenetan baino baldintza termiko hobeak dituzten guneak eskaintzea baizik.
Gainera, barruko aterpeak izaera anitzeko eraikinak dira (liburutegiak, kiroldegiak, museoak, elizak) eta, horietako batera hurbildu nahi bada, funtsezkoa da bertako jarduera nagusiak errespetatzea eta arauak betetzea. Garbi eduki behar da, bestalde, Aterpe Klimatikoek ez dutela osasun-laguntzarik eskainiko.
Halaber, hiritik ibili behar bada itzal gehien duten edo baldintza termiko hobeak dituzten ibilbideak proposatzen dira.
Beroaren aurrean egin beharrekoak (Eusko Jaurlaritzaren kartela)