Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Azaroaren 16an, Donostiatruk bigarren eskuko merkatua

Hondakinak murrizteko, parte hartu eta berrerabili!

Datorren larunbatean, azaroaren 16an, Udaleko Osasun eta Ingurumen Zuzendaritzak antolatzen duen bigarren eskuko Donostiatruk azoka egingo da Tabakalerako barruko plazan, 10:00etatik 14:00etara. Bigarren eskuko azokak etxeko artikuluei beste erabilera bat eman nahi die, hondakin bihurtu aurretik. Gainera, horietatik onura ekonomikoren bat lor daiteke (arropa, liburuak, jostailuak, etab.), baita modu merkeagoan eskuratu ere.

Tailerra

Azokan ingurumenari buruzko sentsibilizazio- eta kontzientziazio-jarduerak egingo dira: tailer bat antolatuta dago “panpin pertsonalizatuak” sortzeko, edozein etxetan erabiltzen ez diren materialez eginda; eta etxeko elikagaien xahuketa murrizteari buruzko informazioa zabalduko da.

Halaber, erosketaren bat egiten duten pertsonen artean bi lagunentzako bazkaria edo afaria zozkatuko da Antiguako Orburu jatetxe begetarianoan. 

Azaroko kartela