Breadcrumb
Eduki publikatzailea
Oharra: Marrus baratze publikoen parkea berriro irekiko da
Astelehenean, maiatzak 4
COVID 19 inguruko neurri berriak direla eta, egokitzat hartu da Marrus baratze publikoko parkea berriro irekitzea maiatzaren 4tik aurrera, egun hori barne.
Hala ere, erabiltzaileei gogoratzen zaie, beste eremu publikoetan egiten diren beste jarduerekin bezala, honek kutsatzeko arrisku bat dakarrela, eta hori murriztu edo sahiestu behar dela babes pertsonal neurriekin.
Bereziki, eta kontuan hartuta lanabesak partekatzen direla eta horrekin kutsatzeko arriskua handitzen dela, dagozkion eta bereziki honako prebentzio neurriak bete beharko dira:
- eskuak maiz eta modu egokian garbitu, bereziki jarduera hasi baino lehen eta bukatzean,
- beti 2mko distantzia mantendu behar da pertsonen artean ( baratzean, pasalekuetan, etxolan...)
- baratze bakoitzean pertsona bat bakarrik onartzen da, 2mko distantzia errazteko.
- derrigorrezkoak dira eskularruak parke osoan eta maskara etxolaren barruan; maskara biziki aholkatzen da beste eremuetan ere bai.
- erabiltzaile bakoitzak desinfektatu beharko du, erabili baino lehen eta ondoren, ukitzen duen edozein elementu amankomuna ( ateak, kandadua, karretillak, atxurra, ureztaontzia, iturria...) gutxienez, ukitzen diren zatietan ( kiderra, kirtena, kandadu, helduleku,, ...)
- etxolan ezin da arropa aldatu, ezta arropa utzi.
Edozein momentutan, erabiltzaileen portaeraren eta egoeraren eboluziaren arabera, neurri hauek alda daitezke, eta hala bada, dagokion moduan jakinaraziko da.