Breadcrumb
Eduki publikatzailea
Donostiako eraikinen eguzki potentzialaren mapa
Bizi garen eraikina eguzki-plakak jartzeko egokia den jakiteko
Ingurumen Sailak tresna erraz bat prestatu du, herritarrek beren eraikinaren estalkia eguzki-energia elektrikoa sortzeko egokia den jakiteko.
Energia berriztagarrien autokontsumoa klima aldaketaren aurka borrokatzeko gakoetako bat da, eta onura ekonomikoa dakarkie eraikinaren baten bizilagunei. Plaka fotovoltaikoak instalatzeko egindako inbertsioa, dirulaguntzarik gabe, 6-10 urtetan amortizatzen da. Dirulaguntzen eskuragarritasuna Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) webgunean kontsulta daiteke.
Etxebizitzen eta eguzki energiaren maparen funtzionamendua
Hemen agertzen den mapan udalerriko estalki guztiak agertzen dira:
- kolore berdean, estalki erabilgarriak;
- kolore laranjan, babes urbanistikoren bat duten eraikinak;
- eta gorriz, instalazio fotovoltaiko baterako bideragarriak ez diren estalkiak.
Estalki baten eguzki potentziala aztertzeko, estalki horretan klik egin, eta eguzki potentzialaren kalkuluaren aplikazioan sartzen da.