Breadcrumb
Eduki publikatzailea
Ekaineko bisita gidatuak Artikutzan
Ekainaren 15ean eta 23an
Ekainean bi bisita gidatu egingo dira Artikutzan:
- Lehenengoa ekainaren 15ean egingo da, larunbatean. Bisita honetan Artikutzako trena zenaren ibilbidea ezagutuko dugu. Artikutzako trena mendiko trenbide korapilatsua izan zen, Elamako (Goizueta) meategietatik abiatuta Lezo-Errenteriako geltokiraino iristen zena. 1905 eta 1918 urteen artean lan egin zuen eta 28,5 km-ko ibilbide gorabeheratsu batetik zihoan, batez ere Goizueta eta Oiartzungo lurretan.
- Bigarrena ekainaren 23an egingo da, eta, San Juan gaua izango denez, Bianditzetik ilunabarraz gozatzeko aukera emango digu bisita honek. Oraingo honetan hitzordua arratsaldeko 19:00etan izango da.