Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Ekaineko Artikutzako bisita gidatuak

Ekainaren 18an, 23an eta 25ean egingo dira

Ekainean hiru bisita gidatu egingo dira Artikutzan:

  • Ekainaren 18an, Eskas, Elutsa eta Erroiarri. Txango honetan, historiaurreko aztarnak ikusteaz gain, Elutsako lepoa eta Erroiarriko ur-jauzia bisitatuko ditugu. Zailtasun ertaineko ibilbidea da, 9 km ingurukoa.
  • Ekainaren 23an, San Juan gaua izarpean. Txango honen helburua izango da Bianditzeko tontorretik ilunabarra eta izar-mantua ikustea izango da. 6 kilometroko ibilbidea da, baina zati bat gauez egingo denez, norberak bere linterna eraman beharko du.
  • Azkenik, ekainaren 25ean, Ugaldeko presa.  Donostia urez hornitzen zuen kanalaren gainetik ibiliko gara, eta funtzio horrekin lotutako zenbait instalazio ikusteko aukera izango dugu. Ibilbide laua da, erraz egitekoa. 

Informazio gehiago eta izen-ematea