Breadcrumb
Eduki publikatzailea
Ekainaren 29an Donostiatruk, bigarren eskuko merkatua
KALEAN URBAN FEST 02! ekitaldiarekin batera
Datorren larunbatean, ekainaren 29an, Udaleko Osasun eta Ingurumen Zuzendaritzak antolatzen duen bigarren eskuko Donostiatruk azoka egingo da Tabakalerako barruko plazan 10:00etatik 14:00etara. Bigarren eskuko azokak etxeko artikuluei beste erabilera bat eman nahi die, hondakin bihurtu aurretik. Gainera, horietatik onura ekonomikoren bat lor daiteke (arropa, liburuak, jostailuak, etab.), baita modu merkeagoan eskuratu ere.
Azokan ingurumenari buruzko sentsibilizazio- eta kontzientziazio-jarduerak egingo dira, eta erosketaren bat egiten duten pertsonen artean bi lagunentzako bazkaria edo afaria zozkatuko da Antiguako Orburu jatetxe begetarianoan.
KALEAN URBAN FEST 02!
Ekaineko Donostiatruk azoka Tabakaleran egingo da, KALEAN URBAN FEST 02! Donostia Gipuzkoa Basketek antolatutako ekitaldiarekin batera (ekainaren 28tik 30era arte).