Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Eraikuntzako Energia Eraginkortasunari buruzko ordenantzari ekarpenak egiteko epea irekita

Ekarpenak martxoak 14a arte egin ahal izango dira

 

Ingurumen Zuzendaritzak Eraikuntzako Energia Eraginkortasunari buruzko udal ordenantza berri bat sustatu nahi du, Donostian eskatzen dituzten obra lizentziak arautu ahal izateko. Hala, indarreko arauak betetzeaz gain, helburua da kudeaketa sostengagarriagoa eta energia aldetik efizienteagoa lortzea eraikuntzako esku hartzeetan, dela eraikin berrietan dela lehengo eraikinetan.

Udal-ordenantza proposamenaren inguruko aurretiko kontsulta publikoa ireki da jada eta herritarrek martxoaren 14a arte aukera izango dute proposamenaren gaineko ekarpenak bidaltzeko.

Udal-ordenantza berriari buruzko dokumentazioa eta xehetasunak udaleko webgunean aurkitu daiteke; egite fasean dauden arau eta proiektuen atalean.