Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Trantsizio energetikoari eta klima-aldaketari buruzko parte-hartze prozesua

Abenduaren 9an, Kursaalen, tailer parte-hartzailea egingo da

Klima-aldaketa gure garaiko erronka handienetako bat da, eta, horregatik, politika publikoak indartzeko unea da. Trantsizio energetiko eta klimatikoan elkarrekin aurrera egiten lagunduko digun marko komun bat behar dugu. Eusko Jaurlaritza, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren bitartez, urrats sendoak egiten ari da norabide horretan, Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren 1/2024 Legeak ezartzen duenaren ildotik.

Lege honen oinarrietako bat Trantsizio Energetikoari eta Klima Aldaketari buruzko Itun Soziala da, guztion artean eraiki nahi den akordio estrategikoa: erakundeak, enpresak, gizarte-ehuna eta herritarrak. Klima-erronkaren eta beharrezko trantsizio energetikoaren aurrean hartu beharreko beharrezko akordioa, 1/2024 Legeak ezartzen dituen helburuak eta lege horretan aurreikusten diren plangintza-tresnak garatzen lagundu ahal izateko.

Horregatik, trantsizio energetikoaren eta klima aldaketaren inguruan hausnartzeko eta sentsibilizatzeko prozesu bat jarri du abian, modu jasangarrian eta koherentean lantzeko. Hausnarketa horren helburu nagusia da ulertzea zer behar eta erronka nagusiri egin behar diegun aurre gizarte gisa deskarbonizazioari heltzeko eta 2050era arte zero isuri garbiak lortzeko.

Helburu horrekin, abenduan aurrez-aurreko tailer batzuk antolatuko ditu Eusko Jaurlaritzak hiru Lurralde Historikoetan. Zuen parte-hartzea aktiboa izatea gustatuko litzaiguke, ezinbestekotzat jotzen baitugu guztion artean Euskadirentzat etorkizun jasangarriagoa eta erresilienteagoa eraikitzeko.

Tailerrak

Abenduak 9: Kursaal jauregia, Donostia, 10:00-12:30.
Abenduak 11: Artium, Gasteiz, 10:00-12:30.
Abenduak 12: Bizkaia aretoa, Bilbo, 10:00-12:30.
Abenduak 16: online, 10:00-12:30.

Saioetan parte hartzeko, hemen izena eman behar da.

2025/12/05ean argitaratua