Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Hondakinen prebentzioa, berrerabilera era birziklatzea sustatzeko azokak

Sahatsaren Plazan eta Sagastieder Pasealekuan

Larunbat honetan, ekainaren 23an, hondakinen inguruko azokak egingo dira Amaran eta Intxaurrondon.

Azoketan edukiontzien banaketa berria azaldu, lantegiak burutu eta biohondakina uzteko Joko garbia txartela eskatu ahalko da.

Postuak irekita egongo dira goizeko 10:00etatik eguerdiko 14:00ak arte hurbildu nahi duenarentzat.

 

Azoketan Intxaurrondo eta Amara auzoetan burutuko diren edukiontzien banaketa berriak azalduko dira. Aldaketa horiek ekaineko azkeneko astean hasi eta uztaila bitartean egingo dira. Neurri horren azken helburua gaikako bilketa sistema  hobetzea eta errefusa kopurua murriztea da.
Lantegietan loreontziak egingo dira erabilitako plastikozko botilekin eta, behin konposta sartuta, landareak sartu eta etxera eramango dira. Gainera, lantegi ludikoa egingo da hondakinak modu egokian bereizten ikasteko.


Horretaz gain...


Amarako Sahatsaren Plazan
Bigarren eskuko Donostiatruk merkatua. Bertan objektuak erosi eta gordailu salmenta-zerbitzuan sal ditzaten utzi daitezke.
Gordailuan saltzeko objektuak azoka egunean bertan eraman behar dira antolakuntzaren postura goizeko 09:30ak eta 10:00ak bitartean. Salmenta horien irabaziak jabeentzat soilik dira. Jabeek orri bat bete behar dute bere datuak eta salduko diren objektuen zerrenda emateko. Gehienez 5 objektu utzi daitezke sal ditzaten. Antolakuntzak ez du galeren edo kalteen ardurarik hartuko bere gain.


Intxaurrondoko Sagastieder Pasealekuan
Salmentan jarriko dira auzoan tamaina handiko hondakinak jasotzeko esperientzia aitzindariaren bitartez jasotako altzariak.

 

 

 


Zalantzak argitzeko edo informazio gehiago eskatzeko 9438390 zenbakira deitu edo mezu bat bidali ingurumena@donostia.eus helbide elektronikora.