Breadcrumb
Eduki publikatzailea
Konposta egiteagatik hobaria jasoko dute 13.000 donostiarrek
Edukiontzi marroia, auzo konposta edo etxe konposta egiteagatik
Donostiako Udalak 13.333 donostiarri itzuliko die zaborren tasari dagokion hobaria, edukiontzi marroia erabiltzeagatik edo auzo konposta eta etxe konposta egiteagatik.
Hobariak erabilera-ehunekoen arabera daude.
5. edukiontzia | 21,78 € - raino. | |
Etxe konposta | 47,36 € - raino. | |
Auzo konposta | 28,41 € - raino. |
Materia organikoaren edukiontzia erabiltzeagatik edo konpostatzeagatik zenbateko horiek tarteka itzuliko dira.
Erreklamazioa jaso ez duten erabiltzaileek irailaren 30era arteko epea izango dute erreklamazioak aurkezteko. Erreklamazioak Udalaren webgunean (www.donostia.eus) edo Udalinfoko bulegoetan egin daitezke.